Korrikaren mezua lantzeko unitate didaktikoak sarean dira jada
Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortu ditu AEK-k 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako unitateak
iruñea- Korrikak eta Ikastolen Elkarteak euren indarrak batu dituzte martxoaren 30ean abiatuko den 20. Korrikaren unitate didaktikoak sortzeko. Azkeneko edizioetan bezala, euskararen erabilera sustatu eta indartzearen helburupean biltzen diren bi erakunde hauek Korrikaren mezua eta kultura haur eta gazteen artean ezagutzera emateko unitateak landu dituzte, ikastetxe guztien eskuetara jarriz. “Elkarlanaren eta auzolanaren ondorioa da unitate didaktikoa, AEK eta Ikastolen Elkarteak aspaldidanik garatzen dugun elkarlanaren ondorioa”, adierazi zuen Asier Amondo Korrikaren arduradun nagusiak atzo Iruñeko Ezpeleta Jauregian egindako aurkezpenean. “Lan honek gure oparirik maitagarriena izan nahi du Euskal Herri osoko ikastetxe, ikasle eta irakasleentzat”, azpimarratu zuen.
“Korrika zaleak gara ikastolak, ekimen honek ere biltzen baititu ikastolek defendatzen ditugun balio nagusiak: herritarra, elkarlana, auzolana, euskararekiko atxikimendua...”, azpimarratu zuen atzokoan Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko lehendakariak. “AEK-k berak jaso egiten du Korrikaren bitartez baina eman ere, asko ematen du Korrikaren bitartez. Gure alea jarri dugu unitate didaktiko honen bitartez eta gure aleak jarriko ditugu herriz herri Korrikari ongi etorria egiterakoan”.
Xan Aireren gidaritzapean, Ikastolen Elkarteko didaktika taldeak landu ditu 3 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendua dagoen materiala. Adin tarteen araberako bost azpi-unitatetan banatuta dago eta dagoeneko Korrikaren webgunean zein Ikastolen Elkarteko webgunean zin-tzilikatu da, bertatik deskargatzeko.
“Girotze eta jakintza partekatze handi bat izatea nahi dugu, urtero bezala. Bi ardatz nagusien artean ibili gara aurten ere: alde batetik, Korrikaren leloarekin eta mezuarekin jolastea; eta bestetik Korrikaren kultura eta sinbologia lantzea, horrek dakarren balio sorta biziki interesgarriarekin”. Batzuk aurtengo lema nagusitik abiatuta, euskaraz bizi-tzeko molde desberdinak badirela erakustera bideratu dute aurtengo unitatea, “bai proposatzen diren jardueren bidez bai ipuin eta filmeen bidez ere”.
irria aldizkaria eta dokumental bat Airek atzo azaldu zuen bezala, leloa lantzeko bi proiektu nagusi proposatzen dira unitatearen baitan. Alde batetik, Irrien Lagunak taldearen Irria aldizkariaren atal berezia eskaintzen da, izan ere, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots pertsonaia erreferente argiak dira txikienentzat”. Bakoitzarena gurea ipuinaren bitartez, “berdintasuna eta aniztasunaren dantza polit bat” aurkezten du ipuinak. Alde honetatik, unitatearen gako nagusietako bat ikasle heldu eta txikienen arteko kidetzea lantzea izanen da, elkarrekintzaren bitartez ikasle txiki eta nagusien euskara-erabileran eragiteko: “Ikasle helduenak gaztetxoengana joango dira ipuina lantzera. Ipuina kontatzeko garaian, hain zuzen, ikasle helduagoak ipuin-kontalari eta antzezle bihurtuko ditugu”.
Ikasle helduagoetan pentsatuz, aurtengo unitateak dokumental bat aurkeztu du, bestalde. Batzuk. Euskararen lau aurpegi izenburupean, Hiru Damatxo Ideia Faktoriak ekoiztuako dokumentalak “euskaldun izateko lau modu ezberdin ezagutzera emango ditu, aniztasuna ardatz, gaztetxoei erakargarri egingo zaion estetika batekin”. Horretaz gain, bestelako baloreak ere nabarmentzen dira dokumentalean: errespetua, elkartasuna, aniztasuna... “Gogoeta eragin nahi dugu gaztetxoen baitan, gogoetatik abiatuta”.
Mezuarekin batera, Korrikaren inguruko kultura eta sinbologia dira proposamenaren bigarren ardatz nagusia. Hartara, elkartasuna eta ardura partekatzea bezalako balioak landuko dira unitatean zehar, hala nola txikienei zuzendutako Korrika Txikian parte hartzeko petoen margoketa.
Unitate didaktikoaren helburu nagusia. Euskararen erabilera sustatzea eta indartzea. Helburu berarekin lanean diharduen AEK-k antolatutako KORRIKA ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartzea.
Egitura. Adin-tarte bakoitzari egokia zaion lanketa proposa-tzen da, unitate desberdinetan: Haur Hezkuntza (Hegoaldean) eta Ama Eskolan (Iparraldean) lantzekoa; 6-8 urtekoekin lan-tzekoa (LH 1.zikloa); 8-10 urtekoekin lantzekoa (LH 2.zikloa); 10-12 urtekoekin lan-tzekoa (LH 3.zikloa); eta 12-18 urtekoekin lantzekoa (DBH eta DBHO).
Egilea. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko didaktika taldea, Xan Airek zuzenduta.
Diseinua. Di-da, Kooperatiba Elkartea.
Non aurkitu. Unitateak Korrikaren webgunean (korrika.eus) zein Ikastolen Elkarteko webgunean (ikastola.eus) aurkitu daitezke.
Más en Sociedad
-
Detenidas 16 personas acusadas de pertenecer a un grupo criminal que estafó más de 480.000 euros
-
Casi uno de cada cuatro navarros necesitará una vivienda en los próximos años
-
Neuropediatras recuerdan que corregir los movimientos involuntarios de menores con el síndrome de Tourette no funciona
-
La Subdirección de Urgencias de Navarra recibe el Premio Oro en los EMS Angels Awards 2025