Lizarra Ikastola: mugitu, jolastu eta ezagutu
‘brinka’ proiektuaren helburua, umeen artean kirol-hastapeneko eredu alternatiboa sustatzea da
Lizarrako Udalak jarduera fisiko osasuntsua bultzatuko duen Brinka programa garatu eta abiarazi du ikasturte honetan Lizarrako ikastetxeetan.
Proiektu horrek bost eta zortzi urte bitarteko umeen kirol-hastapenean eredu alternatiboa sustatzea du helburu, izaera ludikoa izanik, gainera.
Programaren helburu nagusia da haurren garapen motor, kognitibo eta sozio-afektiboa eraikitzea. Horretarako, noski, kirol-aukeraketa egokia egin eta espezializazio goiztiarra ekiditeko asmoz, kirol-praktika ugari ezagutuko dituzte haurrek; bide batez, jarduera fisikoa goiz uztea ere saihestuz.
Astean ordu beteko bi saio dituzte eta, hilabetean behin, Brinka programan parte hartzen duten Lizarrako ikastetxeek topaketa bat izango dute. Antolatzen diren topaketa horiek bi helburu nagusi dituzte: alde batetik, gurasoek ere euren seme-alabekin batera topaketan parte hartzea eta, bestetik, ikastetxeen arteko interakzioa bultzatu eta harremanak indar-tzea. Lehenengo topaketak ikastetxeetan ospatu ziren eta azkenekoak natur-gunean garatuko dira. Orientazio-jolasa, mendi-irteera edota bizikleta-martxa ditugu honen adibide.
Más en Sociedad
-
Sabe mucho del Mano Parejas: ¿cuál es la jugada más determinante en las finales?
-
La EHU plantea una estrategia de alianzas para competir en pie de igualdad con las universidades chinas
-
Sanitarias muestran su repulsa ante los dos casos de acoso sexual denunciados por trabajadoras de Osasunbidea
-
Alertan de la posible presencia de nueces y anacardos no incluidos en el etiquetado de un postre de Delici