Euskalerria Irratiak 35 urte
iruñerriko irratiak bere urtebetetze besta ospatu zuen atzo zentralen
Euskalerria Irratiak bere 35. urteurrena ospatu zuen atzo Iruñeko Zentral aretoan, lagun, bazkide, kolaboratzaile, iragarle eta, oro har, irratiaren komunitatea osatzen duten pertsona guztiez inguratuta. Izan ere, irratiko esatari Aritz Pascualek ekitaldiaren hasieran adierazi bezala, Euskalerria Irratia egun proiektu komunikatibo “sendo eta bizia” bada, “Iruñerriko, Nafarroa Garaiko, Euskal Herri osoko euskaldun eta euskaltzaleei esker” da. “Komunitate ahaltsu eta eskuzabal honen sostengua ezinbestekoa izan baita 35 urteko bide luze eta hainbatetan malkartsu honetan”.
Ekitaldiaren helburua komunitate horretako parte diren kideak omentzea izan zen, irratietako sortzaileetatik hasita. Hala, irratiaren lehenengo urratsetan ezinbestekoak izan ziren Mikel Bujandaren, Rafa Zazperen eta Amaia Lasaren hitzak biltzen zituen bideo batekin ekin zitzaion ekitaldiari. Ondoren, iragarleak eta bazkideak ere izan zuten gogoan, tartean Alforja Optikak, Golem Baiona edota Silvia Guillen. Ez ziren eszenatokira igo ziren bakarrak. Izan ere, hauen ondotik kolaboratzaile eta entzuleen txanda izan zen. Hauen ordezkari gisa igo ziren eszenatokira Xabier Agirre filosofoa, Uxue Rey kazetaria eta Oskia Ugarte irratiko entzulea.
Omenaldi eta omenaldi artean, musikarako tartea ere egon zen, Ibil Bedi, Anari eta Raimundo el Canasterok bina kantu jo zituzten bertaratu ziren ehunka pertsonentzat.
Euskalerria Irratiko koordinatzaile Juan Kruz Lakastak hedabidearen ibilbidearen gako nagusiei erreparatu nahi izan zien, gogoratuz 27 urtez lizentziarik gabe jardun behar izanak eragindako zailtasunak eta erresilientzia gaitasuna. Halaber, azken urteotan emandako aurrerapausoak nabarmendu zituen, eta aurrera begira berrikuntzak datozela iragarri ere: “Datozen hilabeteotan irratiak beste salto garrantzitsu bat eginen du. Oraindik ezin dugu zehaztu zer den. Baina irratia beste maila, beste toki batean paratuko du”.
Temas
Más en Sociedad
- 
                
                                        Grupos ecologistas piden un cambio en el modelo industrial tras la sentencia de la macrogranja de Caparroso
- 
                
                                        Navarra realiza un mapeo de servicios para mayores y personas dependientes
- 
                
                                        De fábrica de calzado a fábrica de profesionales
- 
                
                                        La huelga del Sindicato Médico de Navarra obliga a cancelar en una semana 542 consultas y 67 operaciones