Batzuentzat, turismoa egitea pentsatzen dugunean, Europa gure helmugarik gustukoena da: hurbiltasunagatik, txanpon bera erabiltzen dugulako, erosotasunagatik… Baina beste batzuentzat, aldiz, Europa ez dago helmuga hoberenen zerrendan: ez ditu hondartza exotiko handiak, kontinenteko herrialde guztiak antzekoak iruditzen zaizkigu, klima ez da hain erakargarria…

Horrela pentsatzen dutenak Europa sakon ezagutzeko ideiari buelta pare bat eman ez diotelako da. Adibidez, ez dute pentsatu Euskal Herria pintxoak jatea baino zerbait gehiago dela, Grezia erakargarria dela eguzki- eta hondartza-turismotik haratago, edo Alemanian, gure ustez herrialde serio eta ilunetik oso urrun dauden lekuak daudela.

Azkeneko herrialde honetan, adibidez hoberena Berlin da. Astebete osoa pasatzeko edo asteburu bat bisitatzeko leku aproposa da. Bidaiari bakoitzaren baldintzetara egokitzen den hiria da, eta, gainera, ezohiko sentsazioa lortzen du turistarengan: beti gustura geratzen zara, baina, aldi berean, berriro bueltatu nahi duzu zerbait gehiago bisitatzera.

Berlingo arima abangoardista

Berlingo gida bat egiteko, tokiz toki has gaitezke, baina garrantzitsua da jakitea ze hiri aurkituko duzun behin hegazkinetik edo trenetik jaisten zarenean: hiri abangoardista eta historikoa. Ezin dugu ahaztu Berlin XX. mendeko gertaera garrantzitsuen lekuko (eta eszenatoki) izan dela, hala nola, Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotza. Berlingo harresia dugu erakargarritasun turistiko handiena, behin hiria bitan banatu zuena.

Izaera historikoaz gain, hiri alternatiboa da, eszena artistiko handia duena, abangoardiatik eta esperimentazioagatik ezaguna. Krezuberg eta Friedrichshain auzoak kultura alternatiboaren epizentroak dira: grafiti koloretsuak, arte-galeria independenteak eta gaueko giro bizia…

Artez gain, denda txikiek eta liburu- edo arropa-formetako erlikiak aurki ditzakegun dendek hiria toki erosoa bihurtzen dute, nahiz eta hiri iluna eta hotza izan, eta gerraosteko garaiko ezaugarriak bere kaleetan izan.

Berlin bisitatzeko unerik egokiena

Esan bezala, Berlin oso anitza da eta turistari egokitzeko gaitasun handia du. Izan ere, urtaroa edozein dela ere, bidaiari guztiek aurkituko dute bere lekua Berlinen.

Udan tenperaturak atseginak dira eta egunak luzeak. Aire zabaleko jarduerak egiteko bidaia bat planteatzen baduzu, hau da zure urtaroa. Neguan, aldiz, klima hotza da eta ohikoa da euria egitea. Hala ere, hiria magiaz janzten da Gabonei esker. Gabonetako merkatuak ohikoak dira, ezagunena, Gendarmenmarkt.

Merkatu horretan, Gabonetako opariak eta artisau-produktuez gain, Alemaniako gastronomiaz gozatzeko aukera izango duzu. Produktu ezagunenak hauek dira: ardo beroa, hainbat motatako saltxitxak eta inoiz jan dituzun patata frijiturik onenak. Ezin ditugu ahaztu haien pretzel famatuak; horietatik, aukera zabala aurkituko duzu edozein merkatutan.

Udazkena eta udaberria ere garai onak dira. Tenperaturak neurrizkoak dira, eta turista kopurua txikiagoa da. Udaberrian esan genezake Berlin “festibalez” janzten dela, eta ohikoak direla horrelako ekitaldiak. Udazkenean, kultur ekitaldi handiez eta jaialdiez gozatu ahal izango duzu ere. Horietako asko galeria txikietan egoten dira, eta kalean zehar aurkitu ahalko dituzu horrelako lokalak.

Asteburua hasteko modu anitza

Demagun ostirala librea duzula lanean eta Berlinera joateko aprobetxatzen duzula. Pentsa dezagun ere Berlinera arratsaldeko 15.00ak inguru iritsiko zarela. Aukeratu duzun gelan utzi duzu ekipajea, eta asteburu osoa duzu aurretik… Nondik hasi?

Lehenik eta behin, gertuko lekuren bat bisitatuko duzu. Berlinen garraio publikoa aukera bat da, noski, baina hiriaren formagatik, ibilaldiak askotan askoz erakargarriagoak dira. Zergatik ez hurbildu, hasteko, Berlingo harresi famatura eta hortik ibilalditxo bat egin dekorazio handietan barrena?

Berlingo harresia 43 kilometro luze inguruko eraikuntza izan zen garai batean, Berlin hiria bitan zatitzen zuena. Orain, harresitik geratzen dena hiriko hainbat tokitan ikusi daiteke, baina ezagunena East Side Gallery da, Bernauer Strasseko Berlingo Harresiaren Memoriala. Noski, ezin duzu hiria utzi toki hau ikusi gabe.

East Side Gallery bisitatu ondoren, arratsalde paseatzen jarraitzeko aukera izango dugu, hiriaren ezaugarri historikoa aurkitzeari uko egin gabe: Unter den Linden pasealekua aukera ezinhobea da, Bandeburgoko atea eta Alexanderplatz hiriaren erdiko plaza handia lotzen dituen etorbidea baita.

Hiribide horretan barrena, hiriko ate ospetsua eta plaza handia bisitatuko ditugu, eta ibilbide berean, Telebistaren Dorre handia ikusiko dugu, eta gainera, bide erdian, Berlingo Estatuko Opera aurkituko dugu.

Berlinen lehen gaua izanik, larunbatera arte itxarotea gomendatzen dugu gaueko bizitza ezagutzeko, baina hiriak eskaintzen dizkigun espazioei uko egin gabe. Bira bat eman nahi badugu, baina Berlingo diskoteka handietan sartu gabe, aukerarik onena Kreuzberg auzoa da. Berlingo jaia han kontzentratzen da, baina baita eguna bukatzeko zerbait hartzeko lokalik lasaienak ere. Horietako bat, Café Luzia da, non zerbait hartu ahal izango dugun, tekno entzunez (Berlinen musika-estilo hori da nagusi), baina bolumen txikian, mahietako kandelek eta tabernako beirate nagusitik sartzen den argiak bakarrik argiztatuta.

Festarako aukera anitz

Berlingo festan nagusi dira tekno musika, diskoteka handiak eta bakoitzak nahi bezala jarduteko askatasuna, betiere beste pertsona baten askatasuna mugatzen ez badu. Espazio libreak dira eta bakoitzak nahi duen bezala adierazteko aukera du. Ez, ez dira araurik gabeko lokalak, ezta gutxiago ere. Arau zorrotzak dituzten lokalak dira, eta kasu batzuetan sarrera esklusibokoak ere izan daitezke: atezainak azken hitza du sartzen zaren ala ez erabakitzeko, eta ezezko kasuetan, ez dago behartuta zergatia azaltzera.

Diskoteketan asko baloratzen den zerbait pribatutasuna da. Diskotekek ez dute festen gehiegizko publizitaterik egiten. Hori dela eta, hobe duzu Berlinera joatea eta zuk zeuk aurkitzea: galdetu, mugitu, interesatu zaitez… Interneten ere erreferentziaren bat aurkituko duzu. Diskotekarik ezagunena Berghain da, non hainbat istorio baitaude kanpotik hain esklusiboa dirudien lokal batera sartzeko moduari buruz. Animatzen bazara, ziurtatu jaiaren gaia ezagutzen duzula.

Aniztasunaren isla, edonon

Berlingo sekretua aniztasun hitzarekin definitzen da, ez bakarrik bere jai eta giroagatik, baita bere adierazpen artistikoengatik edota bere gastronomiagatik ere.

Izan ere, egia bada, Berlini buruz hitz egin duzunean, ez zaizu jaki tipiko bat burura etortzen, izugarrizko aldaketa egin diote janari azkartzat hartzen dugunari. Hanburgesei buruz ari garenean, Berlinen ohikoa da Burgermeister marka entzutea. Janari azkarreko jatetxeak dira, baina kontzeptua hobetzen duen kalitatea dute. 

Hauek ez dira bakarrak. Adibidez, Graefestraße 93an, Goldies Smashburger eskatu eta jasotzeko lokala aurkituko dugu. Han, hanburgesa bat jan ahal izango dugu kalearen erdian, kalitate harrigarrikoa.

Berlinen ere askorentzat munduko kebab-ik onena dena aurkituko dugu: Mustafa Demir’s Gemüse Kebap. Probatu nahi baduzu, presta zaitez ilaretarako, baina probatu duten guztiek gomendatzen dute: janari astun eta koipetsu horri buruz duzun ideia aldatuko duen kebab bat baita.

Azken eguna Berlinen

Zalantzarik gabe, ezin duzu aukera galdu hiriko arte-galeriaren batera joateko. Gomendio gisa, irisgarriena eta aldi berean zirraragarri izaten jarraitzen duena Urban Nation da, kaleko artea esposatzen duen galeria bat, non oso obra ezagunak eta aldi berean, beste batzuk ezezagunak direnak aurkitu ahalko dituzun.

Barruan murgiltze-esperientzia bat bizitzeko prestatuta dago, non dena egokituta dago galerian norbanako bakoitza gidatzeko, inongo ahozko azalpenik gabe.

Mugitzen ari diren obrak, koadroak, eskulturak, graffitiak… Lau hormaz inguratutako hiri-arteak ez du esentzia galtzen. Galeria honetan, gainera, ikusgai dauden egileek diseinatutako produktuak eta museoan esposatutako obra guztien katalogoak eskuratu ahal izango dituzu, obra bakoitzaren azalpenarekin eta egilearen informazioarekin.

LEKU GOMENDAGARRIAK

Café Luzzia: teknoa modu lasai batean entzuteko taberna bat.

Urban Nation: kaleko artea ikusgai jartzen duen galeria berezia.

Goldies Smashburger: kalean kalitatezko hanburgesa bat jateko aukera ematen duen tokia.

Kreuzberg: giro handia daukan auzoa, gauez bisitatzea gomendagarria da, kaleetan aurkituko duzun jaiagatik eta zerbait hartzeko irekita dauden tabernengatik.

Ankerklause: beste taberna mota bat, non jan, edan eta dantzatu ahalko duzun, baina aldi berean afaltzeko zerbait eskatu ahalko duzun.

Alexanderplatz: plaza famatuena, bisitatu beharrezko tokia. Hiriaren erdigunea dela esan ahalko genuke.