Elizondon ere Gau Beltza ospatu zuten atzo. Arratsaldeko 17.00etan zahar etxean elkartu ziren kantatu, dantzatu eta marrazkiak banatzeko.

Jarraian, kalejiran, plazara abiatu ziren. Han, txokolatada, aurpegi margoketa eta kalabaza apainketa izan zuten. 18.30etan, 7-9 urteko haurrek Gaubela egin zuten herrian barna, saria edo ziria? eskatuz.

Gero, Amaia Zinkunegi ipuin kontalariak saioa eskaini zuen plazan. 10-12 urteko haurrek, bertzalde, Bide Beltza egin zuten herrian barna. Ondotik, Lur Kortak beldurrezko istorioak kontatu zizkien Liburutegi Publikoan.

19.30etarako bi taldeak plazan elkartu ziren beldur erretzerako eta azkenik, 20.00etan, dantzaldiarekin bukatu zuten eguna.

Elizondoko haurrek Gau Beltza ospatu zuten herriko kaleak alaituz