Iruritako Dantzariek Jauzi ikuskizuna eskaini zuten joan den astean Elizondoko Koro Ttikirekin batera. Kantua eta dantza ardatz hartuta eta udaberriko Libre ikuskizunaren ondotik, honakoan ere ikusmin handia sortu zuten herriko pilotalekuan eskainitako aktuazioarekin. Publikoak ederki disfrutatu ahal izan zuen eta ttikienek, gainera, erraldoiak ikusteko aukera ederra ere izan zuten.