Larunbat honetan, abenduak 30, Baztan Bidasoako Musika Bandak Gu ez gara Felix Linares baina… ikuskizuna eskainiko du Elizondoko Lur aretoan. Lesakako musika bandak eta Elizondoko Recreo musika bandak elkarlanean osatutako Baztan-Bidasoko bandak pelikuletako soinu bandak joko ditu, Maite Bidarteren eta Juanen Saralegiren aurkezpenekin. Kontzertua eguerdiko 12:00etan izanen da.