Lau urtez euskara ikasi ondoren, hitz egiteko dudan izua ez da lehen baino txikiagoa. Hasteko erabakia hartu nuenean, banekien ez zela lan erraza izango. Baina hain handia izan da beti gure hizkuntzarekiko izan dudan erakarpena, saiatzen jarraituko dudala.

Egunero esaldi bat prestatzen dut nire bilobari esateko, eta begiratzen diot ea zer aurpegi jartzen duen. Pazientzia nahikoarekin zuzendu ohi nau, kontuan hartuta zein pelma jartzen dudan eta zein burugogorra izan ohi naizen gramatikarekiko.

Nire helburua da askatzea eta praktikatzea ahal den tokian, baita mugatuago dagoen eta sartzeko pitzadura bat dagoen tokian ere. Bai, bai, horixe da guztion helburua. Bada, bat nator horrekin eta bitartekoak jartzen saiatzen naiz. Bihotz-bihotzez.

Barkatu akatsengatik, baina nahiago dut akatsak egitea hizkuntza ez erabiltzea baino, euskaraldiaren promozio batean esaten duten bezala.