Erronkarin eta inguruetan azken aldian izan ditugun gertakari eta albiste nagusiak berreskuratu ditugu.

ANIZTASUNAREN EGUNA

Abenduaren 14an aniztasunaren eguna ospatu zen Erronkariko eskolan. Goizean, munduko mapan eskolan dauden ikasle guztien herrialdeak kokatu genituen eta gero antzerki bat ikusi genuen. Gure eskolan 16 lurraldeetako familiak daude. Adibidez: Mexiko, Maroko, Polonia, Argelia, Argentina eta askoz geihago.

Arratsaldean, giza zerbitzuak, familiak eta eskolak antolatutako ekintza ezberdinak egin genituen eskolako soinketalekuan; erakusketa bat, maskarak egin zituzten, henna egin zuten...

Merendatzeko, bakoitzak bere herrialdeko janaria eraman zuen eta aukera ederra izan genuen zapore ezberdinak eta anitzak dastatzeko. Adibidez: Argentinako enpanadak, kus kusa, bizkotxoak, Poloniako zopa, mitxoleta tarta,...

Bukatzeko, perkusioa egin genuen eta primerako eguna izan genuen.

GAZTATEGI BERRIA

Erronkaribarko lau gazte gaztategi berri bat egiten ari dira Izaban. Bailarako lau gazte (Julen, Eneko, Beñat eta Mikel) udan, udaletxera gaztategi berri baten ideia eraman zuten eta irailean hasi ziren gaztategia egiten, Izabako behekaldean tailerraren ondoan.

Gaztategia egiteko pieza erraldoiak hartu zituzten, gero igeltseroak piezak kokatu zituzten. Gaur egun, kanpokoa bukatu dute baina barrukoa oraindik ez. Gaztategi berriak bi solairu ditu, behean ekoizpen gela eta denda kokatu dute. Goian kamarak daude eta bertan gaztak heltzen utziko dira. Otsailean martxan jarriko dira, gazta egiten hasiko dira. Ekainean gazta saltzen hasiko dira.

EKIA gazta salduko da. Oso ongi dago ibarreko lau gazte holako enpresa sortzea Izaban, zeren ibarrean ez dago enpresa asko, gainera Izaban ez dira gaztategi asko egon.

ERRONKARIBARREAN PINUAK LEHORTZEN ARI DIRA

Erronkaribarrean arazo larri bat dago, pinu gehienak lehortzen ari dira, bi arrazoiengatik. Badirudi pinuek gaixotasun bat dutela eta gainera mozorroek ere eraso dietela.

Gaixotasun horrek ez die uzten sustraiei ura edaten eta horregatik pinuak lehortzen eta hiltzen dira. Bigarren arazoa pinu mozorroak dira, beldar antzeko bat da. Pinu mozorroak Europa hegoaldean eta Afrika iparaldean bizi dira. Oso arriskutsuak dira, kamuflatu ahal dira txoriak ez harrapatzeko. Apareatzen diren gauean ehun eta hiruehun arteko arrautz erruten dituzte. Pinu larizioak jaten dituzte eta lehortzen dira.