Síguenos en redes sociales:

Lamia, Basajaun, Tartalo eta Mairu

aurreko hilabeteetan argitaratuko artikuluei jarraiki, lau pertsonaia mitologikoak azaltzen ditugu gaurkoan

Lamia, Basajaun, Tartalo eta Mairu

Lamia: mtologia grekoaren alegiazko monstrua, emakumeen gorputza eta sugearen buztana duena. Hera jainkosak Zeusekin harremanak izateagatik zigortu egin zuen eta seme-alabak hil eta monstrua bilakatu zuen. Bekaizkeriaren ondorioz bertzeen haurrak jaten hasi zen. Euskalherrian, neska hile horia, ahate hankak eta zangoak dituena, batzuetan ere sirena itxura gerrontzetik beheiti. Lezeetan, hai-tzuloetan bizi zen. Errekan arropa garbitzen eta urrezko orraziaz orraztatzen egoten zena.

Historiaurreko kristau aurreko mendeetan zehar, badakigu akats fisikoekin jaiotzen ziren umeak hil egiten zituztela, ustez tribuari, gizataldeari maldizioa ekartzen baizioten. Hala ere zitekeena, salbuespen guti batzuk izaten ahal ziren lamien kasuan, gero basajaun eta tartalo kasuetan ere ikusiko dugun bezala. Adibidez, neska “lamia” jaio eta bere familiak hil nahi ez eta bizirik iraun zezan altxapetan, mendiko leze batera eraman han ezkutatzeko, naski urrun, eta erreka edo iturria hurbil izanen zuen leze batera, edan eta garbitu ahal izateko; janaria eramanen zioten, aski bizitzeko, baina baldin-tza gogor latz haietan gehienak hilko ziren. Beti herritarren bistatik altxaturik, bertzelaz akabo, baina era berean lamiek bertze norbait ikusi eta hilko zuten, herrian deus erran ez zezan, zeren herriko jende “normalek” jakinen bazuten, lamia hiltzera joanen ziren.

Guzti horregatik biziko ziren urruneko leze ziloetan. Baina, zer ziren lamiak, benetan? Egun, 60.000 mila jaiotzatik bat “sirenomelia” deitzen den gaitz genetikoak joa sortzen da. Larru latza, hankak lotuak, xangotxoak kanpoko aldera zuzenduak. Gehienak hiltzen dira giltzurdinak eta bertze organo gehiago gaizki izaten dituztelako, hala ere, operatu eta ba-tzuk salbatzen dira. Horra hor gaitz genetiko, genetiko akats bat, mito bilakaturik, daukan egiazko karga, sufrimendua, kenduaz, eta gezurrezko lamiak ilehoriak, ederrak adieraziz, eta egiazko gaitza, eritasun genetikoa desagerraraziz. Beraz, jeinurik ez.

Basajaun Euskal mitologiako jeinua. Oihan ilun eta leze sakonetan bizi den gizaki haundi, iletsu eta basatia da. Indar haundia du eta gorputz arineko izaki beldurgarria eta gaiztoaz irudikatua izan da. Aunitzetan, Jentilekin parekatuak, gauza bera baitziren bezala. Agian, izaki bera izen ezberdinez aipatua lurraldearen arabera. Lamiak bezala, “Basajaunak” ere gaitz gebetiko baten ondorio dira: “Ambras Sindromea” edo “Hipercrosis” izenekoarena. Gorputz guzia ilez estalirik sorturiko haurrak dira. Holakoek ez dute inolako osasun arazorik izaten bizirik irauteko. Lamien kasuan bezala, herriari maldizioa ekarriko ziolako, hilko zituzten jaio bezain laster. Lamien kasuan bezala ere, noizbait, norbait, familikoek etzuten onartuko lege hura eta mendira, haitzuloan bizi ahal izateko, eramanen zuten jendearengandik babesteko. Guti salbatuko ziren, baina haunditu eta bizi guzia bazterturik, izkutaturik egondako hark, bertze norbait ikusiko bazuen hiltzen saiatuko zen, ber-tzelaz, kontatu eta herrikoek jakiten bazuten bere bila joanen ziren akabatzeko asmoz. Gaur egun ere, aski marjinaturik bibia dira. Horra, ber-tze gaitz bat “mito” bilakaturik.

Tartalo edo torto Euskal mitologiazko jeinu gaiztoa; kopetan begi bakarra du. Haitzuloetan bizi da eta bertara hurbiltzen den edonor hartu eta jan egiten du. Greziako Polifemoaren parekoa da. Berriz ikusten dugu, Tartalo, Lamiak, Basajauna, Mari, kasu guztietan elementu berdin berdinak agertzen direla: mendia, lezea edo haitzuloa, hurbiltzen den orori heriotza eman, jan, eta garrantzitsua dena: genetiko gaitza edo akats fisikoa. Dagoeneko ziurtatzen ahal dugu, gaitz ezberdin edukitzea dela izaki mitologikoak elkarren artetik desberdintzen dituen ezaugarri bakarra. Aurreko kasuen istorio berbera errepikatuko zen izaki hauekin, familiak mendira eraman lezera, zaindu, guti batzuek iraunen zuten bizirik, baina hurbiltzen zen gizakia hilko zuten agerian ez gelditzeko. Beraz, jeinurik ez.

Mairu Afrikako iparraldeko (Mauritania) herriko kidea; Al Andalusko herritar musulmana (moro); edo Euskal mitologian paganoei emandako izena.

Mairu dantza: Mairuekin izandako gerran (birkonkista), gertakariak oinarritzat hartuz egiten ziren borroka itxurako hainbat dantza zaharren izena. Antzuolako Mairuen festa: gazteek mairuen kontrako borrokan, mairuei bandera kendu eta garaitu egin zituzten (920).

Argi dago “mairu” adiera guztiek erranahi bera dutela; lehenik, erromatar garaian agertzen da “mauritanii” hitza, hauek altxatu eta eraso egin zutenean. Gero, 711 urteaz geroztik eta birkonkista garaian ere naski. Ondoren, XVII. mendean Axularrek idatzi zuen “Gero” liburuan (larrua mairuena bezain beltza). Ziurrenik, gure kasurako 711 urteaz geroztiko hitza dugu, musulmanek Hispania osoa eta Vasconia ere suntsitu zutenekoa. Ez zen nolanahiko suntsiketa izan ez, hain izan zen izigarri, ze “sarraski” hi-tza dirudienez, “sarrazeno” hitzatik hartuko zuten euskaldunek. Kuriositate gisa aipatu, egun ere, mairuek mendian edo otoitz egin behar dutelarik, harri koxkorrekin biribil bat eratu eta barnean belaunikatzen direla. Horregatik agian, gure mendietako harrespil biribilei, Burdin Aroko hilarriak diren arren, bertako jendean “mairu ilarriak, mairuharriak, mairubaratzeak” deituko zieten. Jose Maria Satrustegi apaiz eta etnologoak guzti horiek berresten ditu.