6. mailakoen proiektua, eskola apaintzea
GURE ESKOLA GURE ETXEA DA, ETA HEMEN EMATEN DITUGU GURE ORDU GEHIENA. | Gustura egoteko lanean hasi ginen.
Burlatako Ermitaberri eskola, barrutik apaindu nahi genuen eta ideia asko bururatu zitzaizkigun. Gure eskola gure etxea da eta hemen ematen ditugu gure bizitzako ordu gehienak. Beraz, gusturago egoteko, lanean hasi ginen.
Aste asko eman genituen eskolako leku baliagarriak eta idei onak eta erabilgarriak bilatzen eta lan bat burutu genuen honen inguruan.
Proiektua, 5. mailan osatu ondoren, zuzendariari aurkeztu genion eta lan handia egin genuela ikusi zuen. Beste irakasleekin partekatu genuen eta ongi iruditu zitzaien gure lana abian jartzea.
Beraz, aurtengo kurtsoan, 6.mailan gaudelarik, lan honi forma ematen hasi gara.
Nondik hasi? Ba errezena zirudiena eta deigarriena, komuneko ateekin hastea zen. Eremu hauek denonak dira; bai helduagoak garenean, bakoitzak berea duela, baina askotan, mutilek zein neskek, edozein erabiltzen dituzte: pintzelak garbitzeko, botilatxoa urez betetzeko... eta hortik hasi ginen.
Plastikan, Piet Mondrian marrazkilaria abiapuntu hartuta, komuneko zein biltegietako ateak apaintzen hasi ginen. Beste aldetik, biderketak, batzuetan kostatzen zaizkigu ikastea eta sarrerako eskaileretan banan-banan eta bakoitzean kolore biziz, jarriko ditugu. Hau lanik zailena izan da, ze eskailerak neurtu behar dira eta ordenagailuz kalkulatu beharra genuen zenbaterainoko tamaina zen egokiena. Hori lortu ondoren, denda batera joan ginen eta proba moduan, biderketa bat inprimatu genuen, eta ikusi genuen material desberdina behar genuela, biderketa hura luzaroan irauteko eta ez apurtzeko. Alboan ditugun beste eskailera batzuetan, mezu positiboak eta zuzenak, jarri ditugu; igotzen garen bakoitzean, alai egoteko: Izan zoriontsu!!, Zaindu itzazu lagunak!! eta halakoak itsatsi ditugu.
Musika, oso garrantzitsua da eskolan eta bi urtetik behin, kontzertu ikusgarria ematen dugu Burlatako Kultur etxean. Hau dela eta, musikako gelako atea, piano itzel bat bihurtu dugu kartulinaz osatuta.
Hasieran lan erraza zirudien baina hilabeteak daramatzagu eta lan konplikatua zela ikusi dugu.
Ilusio handiz sortutako proiektua da eskola apaintzearena eta zuekin partekatu nahi izan dugu. Izan zorion-tsu eta Gora Ermitaberri.
Más en Actualidad
-
Feijóo reclama el cese o la dimisión de Óscar Puente por provocar una crisis con Argentina
-
Los pacientes de pediatría del HUN y del CUN reciben a los personajes de Star Wars con motivo de la campaña “La fuerza contra el cáncer”
-
Save the Children avisa de que la tasa de pobreza de madres solas duplica a la de familias con dos progenitores
-
Peio Oria se despide como delegado de la Aemet en Navarra