Hezkuntza-esperientzia aberastu, eta estimulazio multisentsoriala sustatzeko ahaleginean, Lizarra Ikastolak Snoezelen gela multisensorial berritzailea estreinatu du. Espazio honen diseinuak, ikasleen estresa murriztu eta lasaitzearekin batera, murgiltze-ingurunean beren zentzumenak indartzea ahalbidetzen du.

Ikasleen beharretara egokitutako kalitatezko hezkuntza eskaini nahian, Lizarra Ikastolak urrats iraultzailea eman du Snoezelen gela multisensoriala inauguratzean. Gune berri honen helburu nagusia ikasleen estimulazio multisentsoriala da, haien ongizate eta garapenean eragin positiboa duen hezkuntza-esperientzia paregabea eskaintzen baitu.

Snoezelen ikasgela multisentsoriala, hezkuntza-baliabidea ez ezik, erlaxazio- eta barealdi-oasia ere bada. Ikasleen eguneroko bizitzan, inguratzen dituzten estimulu askok estresa eta antsietatea sor ditzakete. Gela hau erlaxatzeko, deskonektatzeko eta bakea aurkitzeko aterpe bihurtzen da; zentzumenak aztertu eta, giro egokian, aktibatzeko.

Estimulazio multisentsoriala gaitasun kognitibo eta motorrak garatzeko funtsezkoa da. Espazio honek bost zentzumenen estimulazioa du ardatz: ikusmena, entzumena, usaimena, ukimena eta sistema bestibularra. Hauen garapena aurrera eraman ahal izateko, honakoak dira gela osatzen duten elementuak: ur-ohea (termorregulagarria eta bibroakustikoa), ur-zutabea, boladun igerileku bibroakustikoa, argi beltza, musika-ekipoa, zuntz optikozko sorta, ukipen-panelak, hainbat agertoki birsortzeko bereizmen handiko proiektagailua, hamaka bat eta argi-mahaia.

Azpimarratzekoa da, zentzumen anitzeko gela ez dagoela erabiltzaile profil jakin batera mugatuta; pertsona guztiek izan baitezakete zentzumenen estimulazioaren onura. Teknika hori oso baliagarria da, eginkizun desafiatzaileen aurrean, buru-blokeoak gainditzeko edo zentzumenen estimulazio kontzientearen bidez gaitasun kognitibo eta motorrak suspertzeko.

Hodei-Ilargi Fundazioaren lana funtsezkoa izan da gela multisentsorial hau sortu eta hornitzeko. Lizarra Ikastolako, Hodei eta Ilargi Bilbao ikasleek Batten gaixotasuna dute, eta Snoezenlen gela modu sistematikoan erabili ondoren, onura nabarmenak izan dituzte dagoeneko. Haientzat, gune hau, erlaxatzeko eta beren zentzumenekin ondo konektatzeko aukera izan da. Areto multisensorial berritzaile horren erabiltzaile-kopurua handituz joango da ikasturtean zehar. Espazio honen malgutasunari esker, ikasle bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen da, eta erantzun eraginkorra ematen die ikasturtean zehar sor daitezkeen banakako erronkei.

Zentroak bi irakasle Snoezelen terapeuta gisa gaitzen inbertsioa egin du; eta horiek, era berean, ikastetxeko beste profesional batzuk ere trebatu dituzte. Trebakuntza horrek, adimen anitzeko gela modu eraginkor eta seguruan erabiltzea bermatuko du, ikasle bakoitzaren beharren araberako erabilpena eskainiz.

Gela multisentsoriala Lizarra Ikastolak bere ikasleen aniztasunarekin eta askotariko beharrekin duen konpromisoaren beste adibide bat da. Tresna berritzaile hauek ezartzeak argi eta garbi adierazten du nola egokitu eta aldatu daitekeen hezkuntza ikasle guztiei esperientzia aberasgarriak emateko.

Laburbilduz, Lizarra Ikastolako Snoezelen zentzumen anitzeko gela ez da soilik hezkuntza-espazioa, baita erlaxatzeko eta zentzumenak estimulatzeko babeslekua ere; ikasle guztiei mesede egiten diena, beren gaitasunak edozein direla ere. Ekimen honek hezkuntza inklusiboa, berritzailea eta aberasgarria izan daitekeela frogatzen du; irakaskuntzaren bilakaeran mugarri bat ezarriz. Snoezelen kontzeptu holandarrak, “ongizatea arnastea” esan nahi du; eta errealitate bilakatu da Lizarra Ikastolan, ikasleei esperientzia hezigarri eta eraldatzailea eskainiz.