sartaguda - Zergatik aukeratu duzu ahobizi

-Euskaraldia ekintza ona iruditzen zaidalako, euskara kaleratzeko eta normalizatzeko, batez ere Erriberan. Era berean, jendeak ikusteko euskara gure hizkuntza dela eta errealitatea dela. Horregatik, oso garrantsi-tsua iruditzen zait Sartagudan euskara dakigunok eta euskararekin harremana dugunok izena ematea.

Zein da zure harremana euskararekiko? (¿Cuál es tu relación con el euskera?)

-Txikitan, nik ez nuen euskara ikasteko aukerarik baina familian beti izan dugu harremana euskararekin. Orduan, ikasketak bukatu ondoren barnetegi batera joan nintzen eta gero AEK-n jarraitu nituen euskarazko ikasketak. Herrian, Nafarroa Aurrera Elkartearen kidea naiz, eta elkarte horrek Olentzero, euskararen eguna, herriko inauteriak eta euskararekin lotura duten ekintzak antolatzen ditu. Bere lana euskara bultzatzea eta kaleratzea da, horreterako, lan egiten dugu beste herriko elkarte batzuekin eta inguruko kolektibo desberdinekin.

Eta orain, nola ikusten duzu ekitaldia hau?

Espero dut ahalik eta jende gehien parte hartzea. Horretarako, Nafarroa Aurrera Elkarteak egitarau erakargarria prestatu du, besteak beste, zinema, hditzaldiak, aukera izanen dugu taberna guztietan menua euskaraz izateko....Gainera, espero dut jendeak ikustea euskara oso gertu dagoela eta euskararekin harremana izateko aukera asko dagoela. Horren ondorioz, jendea euskara ikastera anima-tzea gustatuko litzaidake.

Zer espero duzu Euskaraldiaz? (¿Qué esperas de Euskaraldia?)

-Ahobizi, uste dugu baino gehiago daude, baina gero kalean ez da erabiltzen. Ekintza honetan espero dut ahobizikook gure artean euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea, baita belarriprestekoak euskara ikasten jarraitzea ere.

Nola ikusten duzu euskararen egoera zure inguruan? (¿Cómo ves el euskera en tu entorno?)

-Egia esan, gure inguruan oso zaila da euskaraz bizitzea baina euskaraldiarekin espero dut euskararekin harremana duen jendeak elkar ezagutzea eta hemendik aurrera euskara gehiago entzutea Sartagudako karriketan. Duela lau urte arte, euskara oso zapalduta izan da Nafarroan, batez ere, Erriberan. Sartagudan zortea izan dugu 1986tik ikastola dugulako, beraz, belaunaldi gazteak euskaldunak dira. Hala ere, hori lortzeko gurasoen esfortzua eta borroka ezinbestekoa izan da. Azken 4 urteotan, udalak euskararen aldeko apustua egin du, eta euskararen eguna ospa-tzen dugu, herriko kartelak eta seinaleak elebidunak dira, jaietan ere presente izan da euskara, beraz, udalaren jarrerari eskertu behar diogu,

Bukatzeko, gustatuko litzaidake erakundeek bide honetan jarraitzea eta batez ere, jendea konsziente izatea euskara erabili behar dela herria euskalduna izateko.