NAFARROA. Hezkuntza kontseilaria, Maria Solana Arana, Hezkuntzako Sektore Konferentzian izan da gaur eta bertan “LOMCE legea indargabetu eta Estatuko hezkuntza komunitateko zati haundi batek erantzundako eta inolako adostasunik erakutsi ez duen arauak sortutako kalteak zuzentzeko pausuak ematearen” beharra agertu du.

Orain bitartean Isabel Celaá, Hekuntza eta Lanbide Heziketako ministra prestatzen ari den lege berriari ekarpenak egiteko aukera izan dute erkidegoek. Solana kontseilariak LOMCE legearen indargabetzea “berehalako” gaia dela agertu du eta bide horretan aurreproiektuak aukera hori zabaltzen duela azaldu du. Honen aurrean, Solanak erabateko babesa erakutsi du nahiz eta, “Nafarroarentzako ez da aurreproiektu ideala: ez da izan beharko lukeen bezain goranahikoa, baina ulertzen dut gehiengoaren adostasuna bilatzea izan dela lehentasuna eta hori kontuan hartzekoa da guztientzako gobernatzen baita”, agertu du.

Alderdi Popularrak 2013an onartutako Hezkuntzaren Hobekuntzarako Lege Organikoa, edo “Wert legea-ri” dagokionean Solanak aiderazi duenez, “LOMCE erabateko traba izan da Hezkuntzarentzat. Denboran atzera egin arazi zigun, erabat, eta Hezkuntza Lege eraldaketa honek iraganera eramaten gaituela dirudien arren, aurrera egiten ari gara ordea”.Bileran izan diren kontseilari guztiek txandaka azaldu dute beraien iritzia. Solanak datorren Hezkuntza Lege Organikoan oinarrizkoak ikusten dituen gaiak aipatu ditu, horien artean hezkidetza eta kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzea, “inor atzean utziko ez duena”. Gainera bere kezka agertu du zentralizatzeko grinez, Estatuaren indartzea aipatzen duten diskurtsoen aurrean, “indartu beharrekoa eskubideen eta ongizatearen estatua da autogobernuari eta Nafarroako Foru Erkidegoen eskumenei guztizko errespestuz”, aipatu du.

Zentzu horretan, Solana kontseilariak Euskal Autonomia Erkidegoko kontseilari, Cristina Uriarterekin bat egin du; Uriartek, “legean erkidego bakoitzaren hizkuntza propioaren trataera eta erkidego bakoitzaren hezkuntza eskumenak eta bakoitzaren ezaugarriekiko errespetu arduratsua modu garbian jaso dadila”, gehitu du.

Azkenik, “LOMCE lege harek, erabateko desorekak sortu dituen egoera horri aurre egin ahal izateko beharrezko bira ematen dion lema da aurreproiektu hau”, gehitu du.