maiatzaren 7tik aurrera

Kontsumobidek arrain freskoaren etiketatua eta trazabilitatea ikuskatuko ditu

09.02.2020 | 07:23
Joxe Manuel Algorta muestra un bonito en su pescadería del donostiarra barrio del Antiguo.

BILBO. Kontsumobidek arrain freskoaren etiketatua eta trazabilitatea ikuskatuko ditu maiatzaren 7tik aurrera.  Kanpaina 84 arrandegi, supermerkatu eta hipermerkatuan egingo da.

Fase honetan, 2018an araudia betetzen ez zuten establezimenduei ere egingo zaie ikuskaritza, baita beste berri batzuei ere, eta etiketatuan hutsak zuzendu ez dituztela ziurtatuz gero zehapen bat ezarri ahal izango zaie.

Kontsumobideko langileek egiaztatuko dute saltokiek exijitzen zaien nahitaezko informazioa eskaintzen ote dieten kontsumitzaileei, salgaien etiketetan, karteletan edo taulatxoetan. Europar Batasunak behartu egiten ditu saltokiak espezieen izen komertziala eta izen zientifikoa erakustera; alea itsasoan edo ur gezan hartua izan den edo haztegikoa den; arrainak harrapatu diren urak nongoak diren edo haien hazkuntza-aldia amaitu den herrialdea; erabilitako arrantza-arteak; edo produktua aurretik desizoztu den. Gainera, derrigorrezkoa da prezioa adieraztea. Ziurtatuko den beste alderdi bat izango da saltokiek beharrezko erreklamazio-orriak dituztela, baita kartelak ere, bezeroei adierazten dietenak orri horiek eskueran dituztela.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako Arrantza Ikuskaritza Zerbitzua arduratuko da trazabilitatea analizatzeaz, eta horretarako arrantzako produktuekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan biltzen diren datuak ziurtatuko dituzte: harrapatu, garraiatu eta banatu direnetik kontsumitzaileen eskueran jarri diren arte.

Kanpainaren bigarren fase honek izaera zehatzailea izango du, indarrean dagoen araudia betetzen ez bada.