Aldaketak. Atzo goizean Mutrikuko baserritar eta basozale ugari kontzentratu ziren herriko plazan MUBAE baserritar elkartearen deialdiarekin bat eginik Gure basoetako landaketen alde lemapean. Bertaratutakoek herriko agintarien babesa lortu nahi dute, basogintzaren jarduerarako trabak ezabatu ditzaten, baso eskumenak Foru eskumenak direla aitortuz eta legalitate barnean, landaketa askatasuna aldarrikatuz. Hori lortzeko Mutrikuko Udalak araudiaren aldaketa puntual bat egitea eskatu zuten. Argazkia: N.G.