Kanpotik biltegi arruntbat dirudi, baina barruanakordeoiz beteriko tailerhandia da. “Ongi etorriZero Settera”, esan digu AlessioGerundinik. “Adi, lagunok”, erantsidu, “unibertsoko trikiti fabrikarikzaharrenean sartzeko prest al zaudete?”. Ez, ez gaude Euskal Herrian,Italian baizik.

Gerundini da Zero Sette enpresaren arduraduna, eta harrotasunezerakutsi dizkigu sarrerako erakusleihoetan dauden eskusoinu historikoak: “Zero Sette 1945ean jaio zen.Hasieran, Amerikako Estatu Batuetan genituen bezero gehienak. 60kohamarkadan, berriz, lehen trikitiakegiten hasi ginen”. Gerundinikgogoratu du hasierako eskusoinutxikiak Giulietti izenarekin sinatzen zirela.

EUSKALDUNAK BEZERO Ekoizpenhandiena, ordea, 80ko hamarkadanhasi zen. “Italiarroi atentzioa ematen digu trikitia Euskal Herrian soilik jotzen den instrumentua izateak.Hemen ez dago eskuineko teklatuadiakonikoa eta ezkerrekoa kromatikoa daukan akordeoirik”, erantsidu Gerundinik. Zero Setteren ekoizpen etengabeak eskariari erantzuten diola dio, alegia, Euskal Herritik iristen diren deiei. Gerundinikhala ikusten du: “Alemaniako musikariez gain, euskaldunak dira gurebezerorik fidelenak. Guk bizikizaintzen ditugu gure bezeroak”.erantsi du.

Halere, Italiaren eta Euskal Herriaren arteko harremana mende batlehenago estutu zuen trikitixak. “Teoria zabalduenak dio Bizkaira etaGipuzkoara trenbidea eraikitzerajoan ziren langile italiarrek eramanzutela eskusoinua”, kontatu duGerundinik. Trikitixak garapenazkarra izan zuen Euskal Herrian,eta dantzari lotuta egin du orainarteko ibilbidea.

Gipuzkoan ezta usatzen gizon dantza egin ondoan, ez fandangorik,eta ez Bizkai dantzarik egitea. Egiada orain asi diradena zenbait erritan, bañan nere gazte denboran,dantza beakurtsu edo respetableaietan, etzan bein ere egiten, danza mota oienik, idatzi zuen Joan Ignacio Iztuetak Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edohistoria liburuan. “Italian tarantela dantza tipikoa zabaldu zen epeberean hedatu zen trikitixa zuenean.Herritarrak plazaren erdian batzenzituen musika herrikoi bihurtu zen”,eman du jakitera Gerundinik.

Halere, akordeoiaren tradizioa Paolo Soprani enpresariak hasi zuenItalian. Kondairak dio 1863an erromes austriar batek eskusoinu batoparitu ziola. “Loretoko santutegira zihoan erromes bat zen etabidean Sopraniren etxean lo eginzuen. Familiari esker onak erakutsinahi izan zizkion eta akordeoi batoparitu zien. Instrumentuarekinliluratuta, Sopranik akordeoiakekoizteko lehen tailerra zabalduzuen Castelfidardon”, azaldu duGerundinik. Orduz geroztik, Loretoko santutegiaren inguruetanmantendu da ohitura.

ESKU-LANA Enpresarenarduradunak tailerraezagutzera eraman gaitu. Barruan kaos ordenatua sumatzen da. Egurraren usainak bat egitendu mailuen zaratarekineta kola usainarekin. Tailerreko langile bakoitzak argidauka zein den bere rola: egurramozten duenak, soinu probak egiten dituenak... eta baita gainerakoguztiek ere. “Akordeoi guztiak eskuzegiten ditugu. Hemen ez dago ekoizpen-katerik. Xehetasun bakoitzazaintzen dugu”, adierazi digu Albertok. Artisau honek 43 urte daramatza trikitien teklatuak egiten eta kontu handiz jartzen ditu botoi guztiak.Instrumentuarekiko maitasunahain da handia, tradizioa bere semeLucari pasa dio. “Pasioa behar dalan hau egiteko. Eskusoinu bakoitza bakarra balitz bezala lantzendugu”, adierazi du Lucak.

Zero Settek ekoizten dituen akordeoi guztien artean, trikitiak diraenpresaren harribitxiak. Fabrika italiarrak urtean 300 trikiti egiten dituEuskal Herriko eskariak asetzeko.Arduradunak hala azaldu digu: “Trikitilari ezagun askoren bisita jasotzen dugu. Soinu probak egitendituzte eta hobekuntzak proposatzen dizkigute”, kontatu du. Zalantzarik gabe, hartu-eman etengabeadago bi herrien artean: “Castelfidardon ezin gara trikitirik gabe bizi, etaEuskal Herrian ere ez Zero Settebarik”, erantsi du Gerundinik.