Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko gazte gehienak eutanasiaren alde daude, eta legez arautu beharko litzatekeela uste dute

09.02.2020 | 18:45
Despenalización de la eutanasia.

BILBO. Datu horiek 70 Euskal Soziometroa azterlanaren ondoriozkoak dira; Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu du, oraintsu. Gazteen Euskal Behatokiak 18 eta 29 urte bitarteko gazteek emandako erantzunak hautatu ditu, Euskadiko batez besteko biztanleriarekin erkatzeko.

Iritzien berri izateko, honako galdera hau formulatu zuen: "Fase terminaleko gaixotasuna edo sufrimendu handiak eragiten dizkion gaixotasun degeneratibo sendaezina duen pertsona baten kasuan, uste al duzu legeak medikuak baimendu beharko lituzkeela nahikoa farmako-dosi agindu ahal izateko, pazienteak berak edo familiartekoen laguntzaz bere bizitzarekin hala erabakitzen duenean amaitzeko?.

% 68k baietz erantzun du, "segurtasunez; legeak baimena eman beharko lieke medikuei, egoera horretan dagoen paziente baten bizitzarekin amaitzeko, pertsonak hala erabakitzen duenean". Beste % 10 baten iritziz, "horrek hala izan beharko luke", baina ez dago erabat seguru.

"Zure ustez legeak baimena eman beharko lieke medikuei, egoera horretan dagoen paziente baten bizitzarekin amaitzeko, pertsonak hala erabakitzen duenean?" galdera dela eta,  % 74k esan du baietz, segurtasun osoz arautu beharko litzatekeela legez eutanasia Espainian. Beste % 9k baietz uste du, baina ez dago seguru.  Ez dago funtsezko alderik gazteen iritziaren eta 18 urtetik gorako biztanleen iritziaren artean.