Galdetu izan didate:“nola aukeratzen duzuhurrengo bidaian norajo?” Esan ahalko nukehausnarketa eta informazio bilketa luze baten ostean erabakitakoibilbideak jarraitzen ditudala, baina beti, ala ia beti, hausnarketatikbaino, “bote-prontotik” gertuagodagoen erabakiak izan ohi dira.Baldintza egokiak elkartzen direnean, onddoek kolpea jotzen dutenmoduan, nire buruan burutaziobat agertzen da, plop!. Mapa batgertu, opor batzuen datak begi-bistan, garagardo bat eskuan (edoardo bat, edo ura, agian; baina ez,normalean garagardoa) eta nireimajinazioa mapan zehar bidaiatzen hasten da, GPSaren geziakmapa birtualean bere bidea egitenduen moduan.

Neguan sartuak gaude eta eguraldiumeletik atera ezinik gabiltzaazken aldian. Mediterraneoarenepeltasunarekin amesten dut. Pirinioetako munstroaren bizkarrezurra zuritua dago honezkero, hortaz, gehiegi gerturatuz gero, bereelurrezko hozkaden menpe geranaiteke. Ideiari buelta gehiegieman gabe, etxetik mediterraneora joatea otu zait, Pirinioen iparraldetik, munstro zuritua zoologikobatean bezala, gertu baina ez gehiegi, begi-bistan dudalarik nire eskuinaldean.

Nere aitarekin egin ditut ibilbidekolehen kilometroak. Berak irakatsizidan, orpoz-orpo eta kilometrozkilometro, txori bat bezain libresentitzeko ez dela beharrezkoa bihegal izatea. Nahikoak direla bigurpil, izterrean indar apur bat etahurrengo errebueltatik haratagozer dagoen jakiteko irrika.

MUNDUA, ESKURAGARRI Hemeretzi urte inguru nituela, aitak egindako orgatxo bat bizikletara lotu,kanpina, lozakua eta janari apurbat hartu eta lehen bidaia saiakera egin nuen, etxetik gertu, Landetan. Orduan, bat-batean, munduari buruz nuen irudia goitik beheraaldatu zen. Ez zen uste nuena baino txikiagoa, baina bai eskuragarriagoa. Denborarekin eta gogoarekin (eta mapa on batekin) munduko edozein txokotara irits nintekeela amestu nuen: Samarkanda,Mongoliako estepa, Timbuktu,Ushuaia, Nordkapp...

Senpereko taberna batean hamaiketakoa egin dugu. Berotik joan daeguna, baina lainoak gure zain daude, ea noiz aterako tabernatik guregainean hustutzeko. Nire aita buelta erdia emanda mendebalderantzitzuli da, etxera bidean. Inbidiapuntu bat sumatu diot agurrekobizkar kolpean. Nik, aldiz, ekialdera jo dut, datozen hamar egunetako norantza finkatuz.

Ezpeletara inguratzen hasi naizenerako lainoak barrenak hustutzenhasi dira. Euri tantekin batera barrealgarak entzuten direla iruditu zait.Kanpin dendan lo egiteko asmoadut, baina halako euriarekin, hobeaterpe bat bilatzea.

Hazparneko hirigunea atzean utzidudanerako, guztiz blai eginda nagoeta amore eman dut, ez dut aurrera jarraitu nahi. Non egin lo, baina? Baserri bideetatik sartu naiz, elizaedo ermita bat topatzeko esperantzan. Minhotz auzoan barrena nabilela, elizarik ez, baina niretzako aterpe ezin hobea den Lapurdi barnealdeko tenplu-eraikin bat topatu dut,XVII. mendeko baserri aparta.

HISTORIAREN LEKUKO 1676 urteadu izkiriatuta atariko habe nagusian. Pareta txuri eta kolore gorrikohabe eta zutabezko eraikin honenhormek historiako hamaika pasadizoren lekuko izan dira. Bere maisutasunak, baina, ezin izan dio landa eremuaren gainbeherari aurreegin, eta hutsik dago gaur egun.Bere azken maizterrak alboko etxeberrian bizi dira. Bakian izenekoetxeko txirrina jo dut, baserriko atariko aterpeangaua pasa nahi duentxirrindulari batbesterik ez naizela azaltzeko.Hasierako harridura aurpegiaketa hizkuntzagaizki ulertuakgaindituta,baiezkoa emandidate, zalantzati.Iluntzean Jeanine etaJean-Louis etorri diranigana, esku zailduetan laborantzan igarotako urte luzeak ikusarazten dituen bikotea. Eurenjakin-mina asetzeko gogoz gerturatu dira nire (euren) aterpera eta bidebatez, nire gosea asetzeko asmoz erebai: xingar ogitartekoa eta entsalada apur bat ekarri didate. Berandudenez honezkero, bihar gosaltzeragonbidatu naute.

Goizeko 9etan etxeko txirrina jo etairribarretsu ireki dit atea Jeaninek.Gosari aparta du niretzat prest, “txirrindula biziki akigarria baita” esanez. Denetarik izan dugu hizpide:laborantzaren egoera, euskara,sagarnoa, etxeko jakiak, baina, batezere, pilota. Esku-huskako pilota maite du Jean Louisek, batez erehemendik kilometro gutxira jaiozen Xalak jokatzen duenean. Hizketarako gai bat bestearekin kateatudugu eta, konturatzerako, eguerdiko 12:00ak direla konturatu gara.Presarik ez badut, bazkaltzera geranadin gonbidatu naute. “Presa nik?Batere ez, oporretan nago eta”, esandut. “Bo, guk berdin, guk erretretatuak gara!”, eurek.

Bazkalosteko patxarana eskainididatenean, alde egiteko unea delapentsatu dut, nahiz eta tentagarriaden bertan geratzea, kanpoko eurizaparrada ikusita. Berriz ere errepidean, euripean baina irribarretsu, nire lehen bidaietan izaten nuenmunduko beste puntara iristeko grinaz oroitzen naiz. Denborarenpoderioz, baina, sosegatu eta ikasidut mundua, hain ederra, anitza etainteresgarria den mundua, etxekoatarian bertan hasten dela.