uela bi urtetatik HUHEZIrekin eta EHIrekin batera euskararen erabileran eta kalitatean eragin nahi duen egitasmo baten partaide gara beste 13 ikastolarekin batera. ERAGIN izena jarri zaio egitasmoari. Badira urte batzuk Euskal Herri mailan euskararen erabilerarekiko kezka larria dela. Horri aurre hartu nahian, EHIk HUHEZI unibertsitatearekin formaziorako hi-tzarmen bat hitzartu zuen.

Lehen urtean hainbat ikastolek HUHEZIrekin batera erabileran eta kalitatean eragiten duten gai esanguratsuenak identifikatzen aritu ziren: irakasleen prestakuntza, familien inplikazioa, kulturgintzaren lanketa, euskaltzaletasunaren sustaketa, euskararen erabilera, metodologiak, euskararen kalitatea...Horien guztien artean, lehentasunezko gaiak erabilera, metodologiak eta euskararen kalitatea bera izango zirela erabaki zen.

Hiru gai horiei erantzuna emateko asmoz, “Euskararen erabileran eta kalitatean eragin” izeneko proiektua abian jarri zen, ERAGIN izendapenarekin. Egitasmo honek fokoa elkarrekintza didaktikoan jarri zuen, honek irakaskuntzan hartzen dituen dimentsioak anitzak direlako. Honela, irakasleon elkarrekintza aztertzen hasi ginen geletan egiten dugun praktikatik abiatuta. Azterketa hori gauzatzeko bideo-grabazioak erabiltzen hasi ginen.

Formazio honen ezaugarrietako bat bere abiapuntu bera izan zen. Izan ere, formazio asko preskriptiboak izaten dira; formazio honen abiapuntua, aldiz, egiten duguna izan da. Hau da, gure eguneroko jardunean zer egiten dugun, ikasleei nola hitz egiten diegun, elkarrekintza horretarako zein tarte eskaintzen dugun, aztertzen hasi ginen, eta hori izan da formazio honen bereizgarrietako bat: gure praktikatik abiatutako formazioa dela, alegia. Hortik abiatuta, hainbat aukera aztertu genituen, eta esan bezala, fokoa elkarrekintza didaktikoan jarri zen: gelan ematen diren elkarrizketatan, hain zuzen ere. Elkarrizketa horiek duten dimentsioez kontzien-tzia hartu genuen: Dimentsio linguistikoa, soziala eta kognitiboa. Gure ikasleekin ditugun berbaldiek duten garrantzia ulertu eta horren kon-tzientzia hartu genuen ikasketa prozesuaren ardatz baitira. Honela, elkarrekintza bera diseinatzearen garran-tziaz ohartuz, horren inguruko formazioa ere jasotzen ari gara.

Baina hori guztia martxan jartzeko egiten dugun horretatik abiatu ginen; gure metodologia eta klase emateko moduetatik eta, honela, gure gelara-tzeak aberasteko aukera eta moduak aztertu genituen.

Ikasturte honetan, pausu bat gehiago eman dugu etapetako hainbat irakaslek jasotako formazio hori ikastolako klaustro osoari zabaltzen hasi baigara. Horretarako talde eragile bat izendatu da eta etapa guztietan tertulia literarioen bitartez, elkarrekintza gaia sozializatzen gabiltza.

HUHEZIrekiko elkarlana inspira-tzailea da guretzako, hausnarketarako bide eman digulako; hausnarketa kolektiborako bide, norberaren praktikak aztertuz, lankideen praktikak ikusiz… kultura eta egiteko modu bera eraikitzen ari garelako. Honek guztiak gure kulturan aldaketa bat ekarri du eta oraindik ere ekarriko du: ikastetxeko paretak bota ditugu gure praktikak erdian jarriz eta lankideekin konpartituz.

Berez, lau urtetarako programa bat da. Aurtengoa hirugarrena da eta hau ibilbide baten hasiera besterik izan ez bada ere, ibilbide esanguratsua izango dela aurreikusi dezakegu. Izan ere, elkarlanean gure eguneroko praktikak aztertzeko guneak sortzeak gure gelaratzeko moduan eragiteaz gain, irakasleon dinamiketan ere aldaketa esanguratsu bat emango dela suma-tzen dugu.