- Elebakarra izatearena atzean gelditu den errealitate bat da?

-Toki askotan hizkuntza bakar bat hitz egiten dela pentsatu dezakegu, baina gaur egun aldatu den errealitate bat da. Gurean, bi hizkuntza ditugu aspalditik, euskara eta gaztelania; baina beste toki askotan ez zen hori gertatzen, orain arte. Alde batetik, hizkuntza gutxituak gero eta gehiago errespetatu eta babesten dira: oraintxe ikusi dugu Frantzian onartu den hizkuntza gutxituen lege berria. Beste alde batetik, herrialde batean egon daitekeen jatorri eta hizkuntza aniztasuna nabarmena da. Gure artetik atzerrira joan den jendea betidanik egon da, eta aldi berean etorkinak ere baditugu gurean. Biztanleriaren mugimendua da. Eta noski, inglesa gero eta gehiago zabaltzen ari da, gauza askotarako erabiltzen dugun hizkuntza bat da, ez bakarrik lan munduan, baita beste alor askotan ere. Baina hizkuntza horren rola desberdina da, tresna bezala erabiltzen dugu orokorrean.

Hezkuntzaren alorrean, zein da hezkuntza eredu eleanitzak ikaslearengan daukan eragina?

-Eleaniztasunak abantailak ditu, maila desberdinetan. Abantaila kognitiboak daude: ikasleak hizkuntza desberdinetan ikasten badu, hasieratik daki gauzak deitzeko modu desberdinak daudela, objektu bat ez dagoela hitz bakar batekin lotuta. Horrek malgutasuna ematen dio maila kognitiboan. Horregatik, emaitza akademikoak eta irakurketa maila hobeak izan daitezke. Horretaz gain, badaude beste abantailak: komunikazio mailan, maila kulturalean€

Hizkuntza bat baino gehiago aldi berean ikasiz gero horietako bakoi-tza okerrago ikasten dela pentsatzen duenik badago€

-Kontutan izan behar dugu, eta hau oso garrantzitsua da, hiztun ideala ez dela existitzen. Askotan, jatorrizko hiztunak eredutzat hartzen dira, ahoskerari dagokionez adibidez. Ba, jatorrizko hiztunek ahoskera desberdinak dituzte eta askok, adibidez, gaizki idazten dute. Ez dago perfekziorik. Garrantzitsuena gaitasun eleani-tza edukitzea da, gai izateko bakoi-tzak behar duena egiteko: komunika-tzeko, ulertzeko, lan egiteko€ Bi hizkuntza ikasten badituzu, beti jakingo duzu bakar bat dakienak baino gehiago. Batzuetan, eleanitza den hori elebakar balitz bezala neurtzen dugu, eta hori gaizki dago. Eleanitzak azter-tzerakoan, gaitasun eleanitzak dira neurtu behar ditugunak. Gertatu daiteke hizkuntza batean okerrago moldatzea hizkuntza horretan hitz egiten duen elebakar batekin alderatuz, baina elebakarra ez da inoiz eleanitza baino gehiago izango. Hizkuntza horretan hitz gutxiago dakizkiela? Bai, baina hitz gehiago dakizki hizkuntza desberdinetan. Komunikatzeko gaitasuna handiagoa izango da beti eleanitzaren kasuan.

Eredu eleanitzean ikasteak hizkun-tza berriak ikastea errazten du?

-Noski. Hizkuntzen arteko loturak badaude, maila askotan. Hiztegian izan daiteke, baina baita idazterakoan ere, edo gramatikan. Arrazoi desberdinak daude: alde batetik, loturak ematen direlako hizkuntza desberdinen artean. Nahiz eta euskara hizkuntza oso desberdina izan, baditugu antzekotasunak. Idazlan bat ongi idazten ikasten baduzu, antolamendua eta edukia nola kudeatu, hori ongi egiten jakingo duzu gaztelaniaz, inglesez edo frantsesez. Beste gauza bat da hiztegia edo gramatika. Baina DBHko zientzia liburu bat hartzen baduzu, adibidez, izugarria da jatorri berdina duten hitzak, gaztelania edo inglesarekin alderatuz. Hizkuntzen arteko mailegu asko daude, eta hitz asko daude, adibidez, latinetik edo grekeratik datozenak hizkuntza zientifikoan. Loturen kontua dago, beraz, alde batetik. Eta bestetik, estrategia kontua da.

Zer erran nahi duzu estrategia kontuarekin?

-Hizkuntza bat ikasten baduzu, hizkuntza bat nola ikasi behar den barneratzen duzula, gaitasun handiagoa izango duzula hirugarren hizkuntza bat ikasteko. Gero eta hizkuntza gehiago ikasi, gero eta errazagoa izango da hurrengo bat ikastea. Erreferentzia gehiago dituzulako.

Maila akademikotik harago, hizkuntza batek kulturarekin dauka harreman zuzena.

-Bai. Euskararen kasuan asko ematen da hizkuntza ikasterakoan euskal kulturaren tradizioak, ohiturak, musika, bertsoak€ deskubritzen dituzula. Hizkuntza kode bat baino gehiago da, haren eskutik dator kultura. Jendeak komunikatzeko erabiltzen duen tresna bat baino askoz ere gehiago da. Ikerketen arabera, pertsona eleani-tzak toleranteagoak dira. Bizitza osoan gauzak deitzeko eta egiteko modu bakar bat dagoela pentsatzen baduzu, automatikoki intoleranteagoa izan zaitezke. Modu sinple batean begiratuta: euskaraz eta gazteleraz modu desberdinean agurtzen dugu, ez dugu zehatz mehatz itzultzen. Beste hirugarren edo laugarren hizkun-tza batean agurtzeko beste moduak ezagutzen baditugu ez zaigu hain arraro suertatuko agurtzkeo modu desberdinak daudela ulertzea, errazago onartuko dugu.

Euskararen eskutik, bertan zegoen baina ezagutzen ez zuten mundu berri bat zabaltzen zaiela onartzen dute hizkuntza helduaroan ikasten duten askok...

-Bai. Izan ere, gaztelaniaz soilik ikasten baduzu, gure inguruan dagoen eta gurea den kultura ezagutzeko aukera galtzen duzu. Historia, artea, kultura€ Gaztelania nolanahi ere iritsiko zaigu, inguratzen gaituen guztian dagoelako, bere presentzia bermatuta duelako jendartean. Baina euskararen mundu hori ezkutatuago dago, ez dago hain agerian.