ure eskola 1905 urtean eraiki bazen ere, D ereduko lerroa 1995-96 ikasturtean ireki zen, beraz, aurten 25 urte bete-tzen ditu. Hasiera nolakoa izan zen jakin nahian lehenengo urtean hasi ziren bi guraso eta jangelako langilearekin mintzatu gara eta lehenengo urratsak nolakoak izan ziren kontatu digute.

1994 urtean alde zaharreko 7 haurren guraso talde bat aurrematrikulazio garaian euren seme-alabak San Frantziskon D ereduan matrikulatzeko helburuarekin auzoan zehar ibili ziren, etxez etxe, 3 urteko ume gehiagoren bila. 20 haur behar ziren lerro berria ireki-tzeko baina ez zuten lortu. Beraz, aurretik gertatzen zen bezala, ikasturte hartan (1994-95) guraso horiek euskaraz ikasteko Sanduzelai ikastetxera joan behar izan zuten. Garai hartan, San Lorenzo eliza ondoan autobusa hartu eta Sanduzelai auzoraino joaten ziren.

Hurrengo urtean, 1995an, alde zaharreko guraso batzuk oso gogo-tsu eta indartsu berriz euren eskakizunari ekin zioten mobilizazioaren bidean oihartzuna bilatuz: San Frantzisko inguruko kaleetan zehar "Ikastola San Frantziskon zergatik ez?" lelopean egindako manifestazioa adibidez. Komunikabideetara idazkiak bidali zituzten, telebista eta irratietara jo, festetan txaranga batekin atera€ Bazekiten San Fran-tziskon azken urteetan ikasle kopurua asko jeisten ari zela eta espazio aldetik ez zegoela arazorik. Horregatik, gurasoek gauza bat argi zuten, amorerik ez zutela emango.

Urte horretan 19 ikasle lortu zituzten, bi adin desberdinetakoak baina Departamentuak ez zuenez eran-tzunik ematen eta haiekin hitzegiteko aukerarik ematen ez zutenez, kontseilariaren bulegoan baimenik gabe sartzea erabaki zuten. Bertan bi ordu "eskatzen" egon ondoren, poliziak atera zituen. Hau komunikabideetan atera zen baina alferrik, ekainean erantzuna argia izan zen: ezetz.

Urte hartako maiatzan hausteskundeak egon ziren eta gobernu aldaketa egon zen; UPNk utzi eta tripartitoa sartu zen (PSOE, EA-CDN). Azkenean, abuztuaren bukaeran, telefonoz jakinarazi zieten aukera ematen zietela, taldeak oraindik interesa bazuela ziurtatzen bazuten. Haien erantzuna: Nola ez! Poz pozik gainera!

Beraz, 1995ko irailean 13 ume hasi ziren (3 urteko 9 haur eta 4 urteko 3 haur), irakasle batekin eta jantokiko langile batekin. Gurasoek ilusio handia zuten eta eskolako proiektu pedagogikoan parte hartzeko gogo handia zuten. Lehenengo urtean kopuru aldetik ikasle gutxi izan arren, hurrengo ikasturtean iada 3 urtetako bi lerro ireki ziren. Orduan ireki ziren D ereduko 2 lerroak manten-tzen dira, bataz besteko 16-18 ikasleko ratioekin.

1999 urtean Nafarroako Gobernuak eskola dagoen orubean Nafarroako Liburutegi Orokorra eraikitzeko nahiarekin, San Fran-tzisko eskola Ezpeleta Jauregira (Teresianas ikastetxea) pasatzea proposatu zuen, baina azkenean bertan behera gelditu zen proiektua. Eskolako zuzendaritzak eta guraso elkarteak ez zuten aproposa ikusten, ikasle guztiak sartzeko espazio nahiko ez zegoelako eta segurtasun neurriak ez zirelako betetzen. Garai hartan familia migratzaileen etorrerarekin gainera AG ereduan gorakada somatu zen eta beraz, eskolak hiru lerro sendo zituen, 400 inguru ikaslerekin.

Argi dago D ereduak San Frantzisko eskolari nahiz Alde Zaharrari bultzada berri bat eman diola eta bizitza nolabait berpiztu duela. Plaza zein parkeetan haurrak jolasean ikus ditzakegu eta gurasoak zein bizilagunak oso pozik daude. Eskola auzoko beste eragileekin elkarlanean ari da, sortzen diren beharrei erantzuteko eta urtetik urtera hobekuntza nabaria da. Eraikina urtez urte berrituz doa eta espazio berriak sortu dira ere: Hsala nola, Ezpeleta jauregiko patioa jostaldietarako eta barruko patioan estalpe zein gimnasio berria.

Espero dezagun San Frantzisko bere xarma bereziarekin jarraitzea. Mila esker D ereduko hasieran parte hartu zenuten pertsona guztiei.

ZORIONAK SAN FRANTZISKO ETA URTE ASKOZ!