ZORTZI bertsolari oholtza gainean, milaka pentsamendu airean. Gaiak hartu, ideiak landu, errimak bilatu, neurriak josi eta tira, ahots biluzien bitartez bertsoak entzuleriaren adimenera iritsiko dira, zuzen. Urduriak eta txaloak bitarteko, horrelakoxea izango da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako gailurreraino iristear dauden bertsolariek aurre egin beharko dioten azken malda. Azken finean, gailur horretan bakar batentzako tokia besterik ez da.
Bihar, arratsaldeko 17.00etan, ospatuko den finalak Iruñeko Labrit pilotalekua izango du eszenatokitzat. Protagonistak, finalaurrekoak irabazteagatik zuzenean klasifikatu diren Jon Barberena, Estitxu Arozena eta Julio Soto, alde batetik; eta bestetik, puntuazioz sailkatzea lortu duten Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros izango ditugu.
Borroka ez da erraza izango, izan ere, azken saio honetan biltzen diren zortzi bertsolarietatik lauk jantzi izan dute txapela: Arozenak (1995 eta 1998), Silveirak (1997, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009), Zelaietak (2008) eta Sotok (2010). Hala ere, datuek ez dute gertatuko dena ziurtatzen, izan ere, gainerako bertsolariek txapeldunen aurrean kikiltzen ez direla erakutsi baitute aurreko saioetan ere. Aurreko asteetan zehar egindako lanak finalean eserlekua lortzea ahalbidetu dio zortzikoteari eta, orain, azkeneko pausua emateko unea iritsi da.
Txapelketaren lemak dioenari jarraituz, bertsoak ondu eta dasta-tzeko aukera eskainiko zaie, bihar, Labrit pilotalekura hurbilduko diren ehunka bertsozaleei. Txapela eskuratzeko nahiaren gainetik, bertsolarien helburua goi mailako saioa eskaintzea izango da helburu nagusi.
Pilotalekua bete giro Labriteko saioak zentzu berezia dauka, izan ere, 1993tik ez zen finala Nafarroako hiriburuan egiten. Badirudi, gainera, bertsozaleek gogoz eta atseginez jaso dutela Iruñerako itzulera, finalerako sarrerak agortu baitira jada. Pilotalekua gainezka egongo da biharko egun handian, protagonisten ahotsak entzuteko gogoarekin hurbilduko diren 1.300 zaleez beterik. Sarrera gabe gelditu diren guzti horiek, hala ere, saioa internet bidez jarraitzeko aukera izango dute, www.bertsoa.com web orriari esker.
Giroa ziurtatuta da beraz, baita txalo eta oihuak ere. Baina Nafarroako bertsoaren besta nagusia ez da saioarekin bukatuko, Iruñeko alde zaharreko karriketan barrena zabalduko baita pilotaleku barrenean sortutako giroa.
Saioa arratsaldeko 17.00etan hasiko den arren, pilotalekuko ateak ordu bete lehenago irekiko dira zaleak lekua hartzen hasi daitezen.
Bertsolariak ezarritako orduan hasiko dira hitz-borrokan. Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso, zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso, zortziko txikian bi punturi erantzun, sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso osatu arte... Eta kartzelako lanaren unea iritsiko da: gaia emanda bakarka hiru bertso botako dituzte bakoitzak. Txapela jan-tziko duenaren izena jakiteko momentua izango da orduan.
JON BARBERENA
l Jaioterria. Elizondo, 1979.
l Lanbidea. Heziketa Fisikoko irakaslea da.
l Bertsogintza. Barberenak bere kabuz ikasi zuen eta hasi zenbertsotan. Gaur egun Baztango Bertso Eskolako kidea da. Baztandarraklaugarren postua lortu zuen lehen aldiz Nafarroako Txapelketanparte hartu zuenean, eta bitanlortu du txapeldunorde izatea,2007ko eta 2008ko txapelketetan, zehazkiago.
l 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Doneztebeko azken-laurdenean bigarren postua lortu zuen, Xabier Silveira garaile izan zensaioan. 310,5 puntu lortu zituen Barberenak saio honetan. Martxoaren12an, Beran, finalaurrekoaren garaile izan zen, 398 punturekin.Labriteko finalera, beraz, zuzenean klasifikatzea lortu du aurtenelizondarrak. Finalaurreko honetan saio ederra egin bazuen ere,Barberenarentzat ez zen erraza suertatu lehen postua lortzea,izan ere, puntu eta erdiko aldea besterik ez baitzion atera finalerairitsi den Eneko Lazkoz bertsolari sakandarrari.
JULEN ZELAIETA
l Jaioterria. Bera, 1980.
l Lanbidea. Haur Hezkuntzako irakaslea da.
l Bertsogintza. Zelaieta 1993an hasi zen Bortzirietako BertsoEskolan, bertso paper lehiaketa batean garaile suertatu ondoren.Eskolarteko Txapelketei dagokionez, 1993 eta 1994ean txapeldunizan zen. 1999an lehenengo aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketanparte hartu zuen. Hiru urtez finalista izan eta gero, 2008antxapela jantzi zuen azkenik. Iaz ere finalean egon zen.
l 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa ederraegiten ari da aurten beratarra. Berriozarren ospatutako azken-laurdeneanbigarren postua lortu zuen, Auritzeko Aimar Karrika bertsolariarihurbiletik jarraituz. 305,5 puntu lortu zituen Zelaietak. Elizondokofinalaurrekoan garbi eta fin aritu eta hirugarren gelditu zen,Silveira eta Sotoren ondotik, 398,5 puntu lortu zituelarik.Finalerako, beraz, puntuazioz klasifikatzea lortu du aurten Zelaietak.
ESTITXU AROZENA
l Jaioterria. Lesaka, 1975.
l Lanbidea. Hezkuntza arautuan bertsolari-tza irakaslea da.
l Bertsogintza. Arozena gaztetatik dabil bertsoaren munduan.16 urte zituela igo zen lehen aldiz oholtza gainera, eta ordutikeskarmentu handia lortu du. Nafarroako Txapelketan 15 aldiz ibiliada, eta 1995eko eta 1998ko txapelak lortu zituen. Lesakarraklau aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. Hiru urteko atsedenaldiahartu ondoren, iaz Nafarroako Txapelketara itzuli eta hirugarrenpostua lortu zuen Lesakan ospatutako finalean.
l 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Iaz lortutako hirugarrenpostuari esker, bertsolari lesakarra zuzenean Leitzako finalaurrekorasartu da aurten. Bertan, 408 puntu lortu zituen, saio horretakogainerako bertsolariei 20 puntuko aldea ateraz. Saio guztianzehar erregular eta fin agertu zen lesakarra, epaimahaiaren puntuaziohoberena lortuz. Arozena, beraz, indarrez eta gogotsu dator aurten.
ENEKO LAZKOZ
l Jaioterria. Etxarri-Aranatz, 1983.
l Lanbidea. Hargintzan ere lan egiten duen arren, afizioa duofizio nagusi.
l Bertsogintza. Haurtzarotik darama Bertso Eskolan jarduten.2001ean Eskolarteko Txapelketako txapela jantzi zuen, eta ordutikburu-belarri dabil sankandarra bertsolaritzaren munduan murgilduta.Iaz, Lesakako finalean egotea lortu zuen, eta aurten bigarrenaldiz finalera iritsi da.
l 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Ez dabil makal aurtenEtxarri-Aranazko bertsolaria. Irurtzunen ospatutako azken-laurdeneangailendu zen, 324,5 punturekin, Iñigo Olaetxea eta Oier Lakuntzarengainetik. Berako final-aurrekora, beraz, zuzenean klasifikatzealortu zuen, eta bertan ere ez zen batere gaizki aritu Lazkoz.Jon Barberenari hurbiletik jarraituz (bi puntu eta erdiko tartearekin),bigarren postua lortu zuen. 396,5eko puntuazioak finalerako paseaeman dio sakandarrari.
JULIO SOTO
l Jaioterria. Gorriti, 1987.
l Lanbidea. Euskal Filologia ikaslea da.
l Bertsogintza. Gaztetxotik Lekunberriko Bertso Eskolan ikastenhasi zen. Gorritiarra Eskolarteko Txapelketako garailea izanzen 2003, 2004 eta 2005ean. 2006an, Nafarroako Txapelketan lehenengoaldiz parte hartu zuenean, finaleraino iritsi zen. 2008an hirugarrenpostua lortu zuen, eta 2009an buruz-burukoaren protagonista izanzen Xabier Silveirarekin batera, azkenik bigarren postua lortuz.Iaz, Lesakan ospatutako finalean, Nafarroako txapela jantzi zuenazkenik. Txapelketa Nagusian ere ez zen makal egon Soto, finalaurrekoetarairitsi baitzen.
l 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Iazko txapelduna izanik,Soto zuzenean klasifikatu da aurten Elizondon ospatutako final-aurrekora.Bertan, egindako saio ederrak lehen postuaren merezidun eginzuen. Hala ere, puntuazioak paretsu ibili ziren. Sotok 415,5ekopuntuazioa lortu zuen, Silveirak baino bi puntu eta erdi gehiago.
OSKAR ESTANGA
l Jaioterria. Gaintza, 1978.
Lanbidea. Musika Heziketako irakaslea da,eta egun musikagintzan lan egiten du; aurtengo Txapelketarensintoniaren egilea da. Honekin guztiarekin batera, LekunberrikoBertso Eskolako irakaslea da.
Bertsogintza. Iruñeko Bertso Eskolan 1991ean jarduten hasizen. Eskolarteko Txapelketetan bi aldiz finalera iritsi zen eta,aurten, Nafarroako Bertsolari Txapelketara iristen den hirugarrenaldia da. Estilo originaleko bersolaria dugu Estanga.
2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Iaz Arkaitz GoikoetxeakNafarroako Txapelketako hirugarren postua lortu zuen arren, aurtenez du parte hartu eta Estangak bere egin du finalaurrekora zuzenenpasatzeko eskubidea, izan ere, laugarren gelditu zen joan zenurtean. Aurten, Berako finalaurrekoan hirugarren postua lortuzuen eta, lortutako puntazioari esker (390,5), finalerako pasealortu du bertsolari gaintzarrak.
ZABIER SILVEIRA
Jaioterria. Lesaka, 1976.
Lanbidea. Afizioa ofizio, tabernaria ere bada. Idazle eta artikuluegile lanak ere egin ditu.
Bertsogintza. Xabier Silveira txikitatik dabil bertsogintzarenarloan murgilduta. Hamalau urterekin Euskal Herriko EskolartekoTxapelketa irabazi zuen. Bere estilo probokatzaileak estutasunegoera bat baino gehiagotara eraman badu ere, horrek ez du NafarroakoTxapelketa gehien irabazi duen bertsolaria izatea saihestu. 1997,2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009an. Iaz atsedenaldia hartu etaaurten Txapelketara itzuli da.
2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Donezteben ospatutakoazken-laurdenetan saioaren garaile izan zen, gainerako bertsolarienartean gailenduz. Izan ere, 30 puntuko aldea lortu zuen Silveirak(413 puntu), eta zuzenean klasifikatu zen Elizondoko finalaurrekora.Azken honetan, Soto eta Silveira oso parekatuta ibili ziren etaazkenean, bi puntu eta erdiko tartearekin.
XABIER TERREROS
Jaioterria. Lesaka, 1981.
Lanbidea. Lekunberriko Bertso Eskolan irakasle eta NafarroakoBertsozale Elkarteko transmisio saileko langilea da. GizarteHezkuntza ikasi zuen.
Bertsogintza. 1997, 1998 eta 1999ko Eskolarteko Txapelketakoirabazle izan zen, Bortzirietako Bertso Eskolan ikasten ibilibitartean. Urte batzuk erretiroan egon ondoren, Terreros 2008anitzuli zen oholtza gainera eta, ordutik, urtero ikusi dugu NafarroakoBertsolari Txapelketako finaletan.
2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Aurtengoan, Terrerosekfinalerako bide zuzena marraztu du txapelketan. Tafallan ospatutakoazken-laurdenean lehen postua lortu zuen lesakarrak, 313 punturekin.Leitzako finalaurrekora zuzeneko pasea lortu eta, bertan, bigarrengelditu zen Terreros, Estitxu Arozenaren ondotik. 382ko puntuazioarekin,finalean eserlekua lortu du aurten ere Lesakako bertsolariak.