Uribe Kostak irabazi du Bertsolari Gazteen XIII. BBK Sariketa
BILBO - Uribe Kostak irabazi du Bertsolari Gazteen XIII. BBK Sariketa, Lea-Artibaiko taldea gainditu ostean (lau puntuko diferentziarekin). Final orekatua Bilboko Kafe Antzokian jokatu zena, ostegunez. Bertsozale ugari bildu zen bertan, bertsolarien jarduna bertatik bertara jarraitzeko; lagun giroa nagusi eta bertso politak entzuteko parada egon zen. Gazteenen taldean (18 urtera artekoetan) hauek izan ziren bertsolariak: Aissa Intxausti; Aitor Ruiz; Naroa Loiola (Lea-Artibai) eta Uribe Kostako Maider Barañano, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu. Ostera, gazteen taldean (24 urtera artekoetan) Jone Larrinagak, Alexander Idoetak eta Nerea Ibarzabalek osatu zuten Lea-Artibaiko taldea, eta Uribe Kostakoan Peio Arandok, Paule Loizagak eta Inazio Vidalek konpetitu zuten. Finalista gazteenari saria Aritz Landetari egokitu zitzaion eta bizkaiera egokienari saria Leire Amenabarri. - DEIA
Más en Cultura
-
"Entendemos la cultura como una forma de reivindicar justicia social, belleza y dignidad"
-
Cultura programa actividades del 13 al 15 de junio con motivo de las Jornadas Europeas de Arqueología
-
Miley Cyrus presenta Something Beautiful, su ópera experimental que "redefine la belleza"
-
Bryan Adams presume de repertorio en un concierto rockero con toques de pop en el Navarra Arena