Opatov, The Flying Scarecrow eta Malachi Estereo dira Bilbao Hiria Pop-Rockeko irabazleak
Bilborock aretoak 2.600 pertsona baino gehiago jaso ditu sailkatze faseetan eta finalean
Epaimahaia musika arloko 15 adituk osatu dute (bost modalitate bakoitzeko) eta modalitate bakoitzean finalera heldu ziren 10 taldeetako irabazleen izenak aukeratzeko ardura izan du. Gauzak horrela, Pop-Rock modalitatean Rosy Finch (Alakante) eta The Fire Tornados (Zaragoza) taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira. Metal modalitatean, Manipulation (Polonia) eta Niketz (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren saria jaso dute.
Halaber, Mud Candies (Bizkaia) taldea izan da epaimahaiaren sari berezia jaso duena eta ondorioz, 1.100 euroko saria eskuratu du.
Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren helburua, taldeen lana sustatzea eta zabaltzea da, nazioarte mailako eta estatu mailako beste hainbat talderekin eszenatokia konpartitzen duten heinean.
27. EDIZIOAREN BALANTZEA
27. edizio honetan izen ematea %4a hazi da 3 modalitateetan. Publikoari dagokionez, Bilborock aretoak 2.600 baino gehiago persona jaso ditu sailkatze faseetan eta finalean. Honez gain, publikoaren botoari dagokionez, 868 boto jaso dira hain zuzen ere.
Más en Cultura
-
Lodosa, Puente La Reina y Marcilla, escenarios de las actuaciones de este fin de semana del programa Kultur 2025
-
Tdiferencia reedita su apuesta por llevar la cultura al entorno rural
-
Los conciertos para el fin de semana en Navarra: 26-29 junio
-
Qué hacer y qué ver en Navarra y en Pamplona. Agenda cultural