iruñea - Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren hamaikagarren edizioa jarriko du martxan martxoaren 18tik maiatzaren 31ra, zenbait euskara elkarte, Udal, liburutegi eta liburu dendarekin batera. Hainbat Udal eta Mankomunitate, Nafarroako Foru Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak zein eta Bizkaiko Foru Aldundia beharrezko babesleak izango dira.

Antolatzaileek azaldu moduan, “liburuak eta horiek elkarri opari-tzea sozializaziorako tresna ere bada. Horregatik proposatuko zaie taldekako dinamikak dituzten; irakurle txoko, mintzalaguna-mintzakide, berbalaguna, ikastalde, kultur talde eta abarretako kideei liburuak elkarri oparitzea, trukatzea eta irakurritakoa kontrastatzea, taldeen dinamika eta kideak aberasteko praktika gisa”.

Egitasmo honek, 13.urtez, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa- txeke bat emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausua, liburuaoparitzea da. Liburutegian jasotakoerosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango dio parte-hartzaileari. - M.M.P.