Kulturak ediziorako laguntzak eman dizkie irabazi asmorik gabeko 22 erakunderi eta zortzi argitaletxe eta profesionali

Laguntzak 30.000 eta 55.000 eurokoak dira, hurrenez hurren

09.02.2020 | 06:23

Nafarroako irabazi asmorik gabeko hogeita bi erakundek eta zortzi enpresak eta profesionalek eskuratu dituzte Kulturako Zuzendaritza Nagusiak emandako 30.000 eta 55.000 euroko laguntzak, hurrenez hurren. Horien helburua da diruz laguntzea liburuen argitalpena euskarri tradizionalean (papera) edo euskarri elektronikoan enpresen kasuan, eta liburu eta aldizkarien argitalpena euskarri tradizionalean (papera) edo euskarri elektronikoan, edota edizio diskografikoa irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.