zinema Euskaraz

"Pokemon Pikachu Detektibea" filma euskeraz estreinatuko da gaur zenbait zine aretotan

2018an 12 film estreinatu ziren eta 120.000 ikusle izan zituen programak

09.02.2020 | 07:52
Pokemon Picachu detektibea

2018an 12 film estreinatu ziren eta 120.000 ikusle izan zituen programak

BILBO. Gaur estreinatuko da Pokemon Pikachu Detektibea filma zirraragarria Euskadi eta Nafarroako aretoetan. Istorioa Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, gertatutakoa ikertzera behartzen du. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harrituta uzten du, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

Zugaza (Durango), Meatzari (Muskiz), Usurbe antzokia (Beasain),  Getxo Zinema, Max Ocio (Barakaldo), Multicines (Bilbo), Golem  Alhondiga (Bilbo), Golem Morea (Iruñea), Antiguo Berri (Donostia),  Niessen (Errenteria) eta Florida (Gasteiz) zinema aretoetan  estreinatuko da "Pokemon Pikachu Detektibea".

2018an zehar 7.592 kidek hartu zuten parte HIRU3ren zozketetan; 2017an baino 1000 kide gehiagok. Aurten ere, bide beretik jarraituta, txikienentzako estreinaldi bereziak, Zinegabonak egitasmoa eta ekitaldi berritzaile gehiago jarriko dira martxan.