Gureak Egin sortu da, Iruñerriko gazteei zuzendutako kultur laborategia
15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako mintegiak gertuko kultur transmisioa eta sormean izanen ditu oinarri
- Gureak Egin, euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu da Iruñean. Antolatzaileek argitu moduan, “gertuko kultur errealitatean oinarria izanen duen eskola, esperientzia bakar eta berezia” izanen da mintegia. Urriaren 15ean hasi eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da, eta izen-ematea dagoeneko irekita dago gureakegin.eus webgunean (urriaren 13a arte). “Kultura euskaraz sortu eta ematen duten kultur adierazpideetara gerturatzea” izanen du helburu, “inguratzen dituen errealitatea eta bizi diren testuinguruan arreta nabarmena jarriz”.
Hala, Eusko Kultur Fundazioak sortu eta Iruñeko Udalaren babesa daukan ekimenak bestelako helburuak ere uztartuko ditu: Iruñean bizi diren kultur adierazpenak ezagutu, transmititu eta lantzea; emozioak, iritziak eta ideiak sormenaren bidez adierazteko baliabideak eskaintzea; esperientzia estetikoa norbanakoa eta gizartea eraikitzeko lanabes gisa lantzea; pentsamendu kritikoa gara-tzen laguntzea; genero-estereotipoak eta desberdintasunak gainditzen lagunduko duten erreferente kulturalak ezagutzera ematea eta sortzea; eta harremanak euskaraz saretzea.
Laborategiko programa Oier Zuñiga aktoreak, Ion Celestino musikariak eta Aritz Ibañez dantzariak gidatuko dute, eta tartean Iruñerriko unibertso kulturalean mugitzen diren hainbat eragileren parte-hartzea ere egonen da: Beñat Rodrigo musikaria (Chill Mafia), Oihan Indart dantzaria, Albina Stardust drag queena, Nerea Eugi eta Itxaso Martinez (Martxoak 8-ko sokadantza), Iruñeko inauteri euskaldunetako Iruinkokoa, Claudia Rodriguez eta Idoia Tapia musikariak, Habia musika taldeko kideak eta Jon Ander Urresti an-tzerkigilea.
Datak eta ordutegia. Urriaren 15etik maiatzaren 27ra. Ostiralero, 16:30etik 18:30era.
Non. Juslarotxako Civivoxean, Gazteriaren Etxean eta San Frantziskoko eskoletan.
Izen-ematea. Urriaren 13a arte, www.gureakegin.eus-en.
Temas
Más en Cultura
-
Ordu bata puntu-puntuan
-
Un niño daña un cuadro valorado en 50 millones de euros en un museo de Róterdam
-
El Beltza Weekend celebrará su 7ª edición los días 4, 5 y 6 de septiembre
-
Las obras de teatro 'Casting Lear' y 'El día del Watusi', favoritos a los Max de Pamplona con cuatro nominaciones cada una