Liher musika taldea 2015 urtean hasi zen musika egiten. Ordutik, estilo eta soinu berriak nahasten joan dira eta lau diska kaleratu dituzte: Hauts, Tenpluak erre, Herensugeak Daude, eta bere azkeneko lana, Eta Hutsa Zen Helmuga.

2015ean hasi zineten. Nola hazi zen Liher?

–Berez, hasiera batean Lide (abeslari eta gitarra-jolea) hasi zen la n akustikoarekin. 2015ean kontzertu batzuk egin zituen. Gero, segituan, taldea sortu zen 2015eko azaroan. Ezagutzen ginen ikastolatik, betidanik, beraz ez zen oso zaila izan taldea sortzea. Denak txikitatik ezagutzen ginen eta horrelaxe hasi zen. Festibal batera joateko proposatu zioten Lideri taldea sortzeko, eta geroztik ez gara gelditu.

Nola izan dira bi urte hauek? Aprobetxatu duzue musika egiteko?

–Pandemia baino bi aste lehenago Hemen Herensugeak Daude atera genuen. Pandemiak taldekide bakoitzari eragin dio modu desberdin batean. Niri, itxialdiak konposatzera eraman zidan. Gitarrarekin abestiak egiten jarri nintzen. Oso goiz zen diska berria egiten hasteko, baina “zer egingo dugu, itxoin pandemia guztia pasatzera beste diska batekin jartzeko, edo azkenan, por una cuestión elemental, beste proiektu batekin jarri eta horri heldu”esaten genuen egoerarekin topatu ginen. Itxialdian ia diska osoa egin genuen, eta gero, 2021 eta 2022 tartean abrobetxatu dugu lokalean abesti horiek jo eta beste diska bat egiteko. Horrela atera dira azkeneko bi lanak.

Nola izan da eszenatokietara bueltatzea?

–Behar bat geneukan. Hemen Herensugeak Daude bira guztian, lehenengo kontzertuak kenduta, beste guztiak jendea eserita egonda eta maskarillarekin eta abar izan dira. Orain, otsailetik aurrera, como agua de mayo esaten dena izan da. Jendea zutik ikustea, jendearen erreakzioak, jendea abesten ikustea behar genuen. Batzuetan, “honek guztiak ze zentzu dauka” pentsatzera eramaten gintuen, igual 40 edo 60 pertsonentzako jotzea. Batzuetan bi pase egin behar genituen. Ordu eta piko el puto cabra egiten egon ondoren eta handikan ordu terdira beste bat… Jendea berriz zutik ikustea sekulako poza izan da eta behar bat geneukan.

Orain arte, ze aldaketa bizi duzue? Musika egiteko eran, soinuan, kontzertuetan...?

–Atera dugun azkeneko diskan ikusi dugu, Hauts, lehenengo diska hori kenduta, Tenpluak Erre, Hemen Herensugeak daude, Eta Hutsa zen Helmuga, hiru disko horiek ba nolabaiteko trilogia bat ziren. Gu eroso gauden estilo hori definitzea lortu dugu. Alde batetik, badago rock astun eta ilun hori, baita baita ere blues edo soul estiloak ere. Batez ere Lidek hori daramalako ahotsean. Nik uste bi rollo uztartu ditugula: rock iluna eta blues edo musika beltzaren arteko tartea. 

Nolakoa izango da kontzertua? Azkeneko albumeko abestiak joko dituzue edo lehen disketako abestiak ere egongo dira? 

–Azkeneko asteetan baloratzen egon gara aspaldi jo ez ditugun abestiak sartzea udako kontzertuetan, adibidez Gizarte likido kantua, badela lehenengo diskakoa, edo Sismografoa.Gainera, egia da lehenengo diskekin Lizarrara behin baino gehiagotan joan ginela, baina Garesen ez gara inoiz egon. Beti daukagu pendiente Nafarroako erdi hegoaldeko zonalde hori bisitatzea. Ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara, beroak uzten baldin badigu. Ehuneko ehuna ematen saiatuko gara.

Zer esango zeniekete ezagutzen ez zaituzten norbaiti bihar zuen kontzertura hurbiltzeko?

–Jotako musika, ordenagailu batek egiten ez duen musika gustatzen baldin bazaizu, hau da, musikari bat zuzenean ikustea, tranparik gabe, etortzera animatzen zaitut!