dantza

Dantza deika duzunean

Gipuzkoako Dantza Saria jaso du berriki Karin Fouz donostiarrak. 15 urterekin alde egin zuen etxetik, dantzari ibilbideari ekiteko; joan-etorriz betetako bide luze baten ondoren, Pragatik Donostiara itzuli berri da fisioterapeuta gisa jarduteko

09.02.2020 | 03:27
Zaragoza, Londres, Ipar Irlanda, Bartzelona eta Pragan egin du dantzari ibilbidea Karin Fouzek.

Eskoliosiak jota, medikuek igeriketan edo balletean hasteko gomendatu zioten bost urte baino ez zituen Karin Fouzi (Donostia, 1987). Musika zuen gogoko, margotzea akaso. Dantzak, baina, ez zion lilura berezirik sorrarazten. Bizkarra zuzentzeko itxaropenaz, amak etxe ondoko ballet eskolan apuntatu zuen Karin. Hala hasi zen dantzan 2019ko Gipuzkoako Dantza Saria, "kasualitate hutsez".

"Ona nintzen nonbait, irakasleek behintzat hori esaten zioten nire amari: polito egiten nuela dantzan. Ni ordea, ez nintzen ezertaz ohar-tzen: dantzan ari nintzen, nire taldeko kide guztiak bezala; hala pasatu nituen hasierako urteak, dantzan, besterik gabe", dio Fouzek. Donostiako Anaiak Dantza Eskolan hasi zen balletean trebatzen, baina laster jaso zuen Zaragozako Dantza Kontserbatoriora joateko gonbita: "Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Estatuko zein nazioarteko goi-mailako irakasleak ekartzen zituen urtero gurera, ikastaro txikiak ematera. Bisita hauetako batean deskubritu nuen dantzak benetan zer eman zezakeen, eta orduantxe hartu nuen honetara serio dedikatzeko erabakia", kontatu du donostiarrak.

Dantzariaren bidaia Familia eta lagunak agurtu, eta Zaragozara "ezkondu" zen Fouz, 15 urterekin. Bertan bukatu zituen ikasketak: "Kontserbatorioan ordutegi egokitua nuen ballet klaseak eta gainon-tzeko ikasketak uztartzeko. Gogor lan egin behar izan nuen, maila oso altua baitzen, baina pozik sentitzen nintzen eta aurrerapenak ere dezente igarri nituen", azaldu du dantzariak. Ikasketak bukatuta, eskola utzi eta konpainia bat bilatzeko unea heldu zitzaion Fouzi. "Herrialdez herrialde ibili nintzen Europan zehar, hara eta hona, sarbide frogak egiten. Eskerrak Gipuzkoako Aldundiak diruz lagundu ninduen. Londreseko English National Balleten lortu nuen dantzari gisa nire lehen lan kontratua". Beltxargen aintzira (El lago de los cisnes) dantza-produkzioan ibili zen lanean, bi hilabetez, Londreseko Royal Albert Hall antzoki prestigiotsuan. "Ikasle gisa iritsi nintzen bertara, eta  bat-batean dantzari profesionalekin aritu behar duzu. Oholtza gaineko izua zer den eta hura kudeatzen ikasi nuen han", aitortu du dantzariak.

Kontratua bukatuta, Zaragozara itzuli zen Fouz, baina ez luzerako: "Espainian oso lan gutxi zegoen, eta beraz, Londresera itzuli nintzen. Dantzarekiko kultura gehiago dago han eta dantzari profesional gisa aritzeko aukerak ere gehiago dira.  Lana aurkitu bitartean, bertako eskolan ikasten jarraitzea erabaki nuen". Handik gutxira iritsi zitzaion Fouzi Ipar Irlandara joateko aukera: "Konpainia txikiagoa zen, eta beraz, gauza gehiago egin behar nituen. Horrek ere eskarmentu handia eman zidan". Eta lesioak ere bai, Ipar Irlandatik lesionatuta itzuli baitzen donostiarra. Atseden hartu eta fisioterapia ikasteari ekin zion orduan, Bartzelonan. Hala ere, ezin dantza alboratu eta produkzio txikietan lanean jarraitu zuen Fouzek, Bar-tzelona eta Mallorca artean, joan-etorrian.

Pragatik itzuli berria Fisioterapia gradua bukatu eta Europako dantza konpainia handien ateak jo zituen berriz Fouzek. Hala, kontinente zaharreko konpainia handienetako batean eman ditu dantzan azken hiru urteak: Pragako Ballet Nazionalean. "Izugarrizko esperientzia izan da. Hiru urte izan dira konpainia erraldoi batean, entseatzeko areto propio erraldoiarekin, eszenografia ikusgarriekin eta neurrira egindako jantziekin", nabarmendu du. Kontratua luzatu nahi izan zioten, baina fisioterapian zentratzeko erabakia hartu zuen joan den uztailean. "Urte luzez nire ingurukoek izan duten bizitza tradizionalari uko egin behar izan diot, baita bizitza sozialari ere. Astelehenetik larunbatera lan egin, eta igandean hain zaude nekatuta, atseden hartzeko erabiltzen duzu. Eta gustura, ez zaizu inporta goizero dantzara joatea, baina badu beste alde hori: gertukoak urruti izatea. Etxera itzuli nahi nuen, hainbeste urtetan urrun izan nauten gertukoen ondora".

Oraingoz, lur hartzen ari dela dio: "Fisioterapian zentratu nahi dut, baina ohartzen naiz beti dudala dantza deika". Jaso duen azken deia, Gipuzkoako Dantza Sariarena izan da: "Sorpresaz hartu dut, dantza albo batera utzi eta fisioterapeuta gisa lanean hasi naizen momentuan heldu delako", aitortu du. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen du Dantza Saria, eta donostiarraren ibilbide oparoa aitortu nahi izan du elkarteak honela, "dantzarekiko erakutsi duen konpromisoagatik, bere teknika bikainagatik eta dan-tzatik haratago bestelako formakun-tza uztartzen jakin izan duelako".

Saria familiari eskaini dio Fouzek: "Niretzat baino, familiari egindako aitorpena izan da sari hau. Oso gazte joan behar izan nuen etxetik eta gurasoek urrunetik ikusi behar izan dute alaba hazten. Horregatik diot sari hau haientzat dela, niretzat baino gehiago. Nolanahi ere, izugarri eskertzen diot elkarteari nigan pentsatu izana". Etorkizunera begira, Fouzek badaki dantza ezin izango duela % 100ean utzi: "Bi alorrak uztartzea gustatuko litzaidake: dan-tzariei laguntzea lesioak saihesten, edo ballet klaseak ematea fisioterapiarekin uztartuta, agian".