XABI Bandini (Iruñea, 1983) Kerobiaren abeslari eta konposatzailea izateagatik da ezaguna, batez ere. 2017an bere proiektu propioa martxan jarri zuen, 'Begibakar' eta 'BIBA!' lanekin. 'Gauekoak' Kukai konpainiaren ikuskizunean ahotsa jarri zuen, Jon Maya eta Arkaitz Minerrekin batera. Bestalde, ikuskizun edo eta bideoklip zuzendaritza lanetan aurkitu dezakegu, 'Gertutik' lana edota Chica Sobresaltoren laguntzarekin egindako 'Zalantza eta egia' abestiean alegia. Berriki, Kerobiaren 20. urteurrena ospatzeko, taldeak binilo bikoitza argitaratu du edizio mugatuan. 'Konstelazioa' izena jarri diote eta izan duen arrakasta ikusita, urte bukaeran zuzeneko hiru emanaldi eskaintzea erabaki dute nafarrek.

Abesti bat:

'Itzaltzuko bardoa' (Benito Lertxundi)

Musika talde bat:

The Do

Liburu bat:

'Las inquietudes de Shanti Andia' (Pío Baroja)

Telesail bat:

'Roma'

Film bat:

'Carmina y amén' (Paco León)

Kultur espazio bat:

Bilboko Kafe Antzokia