Nerea Loiolaren kultur gomendioak

03.02.2022 | 16:53
Nerea Loiola.

Nerea Loiolak (Deba, 1985) gaztetan idazten zuen, baina orain dela sei urte hasi zen berriro. Ordutik, egunero idazten du. Haur eta gazte literatura idatzi izan du orain arte, 2018an argitaratu zuen bere lehen liburua, 'Harri bat poltsikoan'; eta 2019an, bigarrena, 'Azken lanhütarra'. Azken urteetan haur eta gazte literaturan kokatu den arren, beste alor batzuetan ere aritu da Loiola: iritzi zutabeak idatzi ditu Urola Kostako Hitzan eta iaz helduentzako ipuin bilduma batekin harritu zituen irakurleak. 'Epizentroa' (Erein) izenburupean, zazpi ipuin jaso ditu bere azken lanean.

  • Abesti bat: 'Vinu, Cantares y Amor' (Anari)
  • Abeslari bat: Maite Larburu
  • Liburu bat: Irene Vallejoren 'Infinitua ihi batean' (Fernando Reyk itzulia)
  • Antzezlan bat: 'Principiantes. De qué hablamos cuando hablamos de amor' (Raymond Carverren narrazio batean oinarritutako antzezlana)
  • Telesail bat: 'Fleabag'
  • Kultur espazio bat: Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea
noticias de noticiasdenavarra