Leire Villanueva eta Alberto Iriarte iruindarrek osatzen dute Iseo & Dodosound musikari bikotea. Reggae eta dub estiloan ingelesez sortzen dituzte euren abestiak. 2015ean argitaratu zuten lehenengo diskoa, 'Cat Platoon' eta 2017an bigarrena, 'Roots in The Air'. Mundu osoan zehar ibili dira biran; estatu mailan, Europan, Hegoamerikan, Indian€ Datorren maiatzaren 12an hirugarren lana argitaratuko dute: 'Blossom'. Eta laster disko berriaren biraren nondik norakoak jakinaraziko dituzte. Irrikitan daude!

Iseo & Dodosounden kultur gomendioak

Abesti bat: Rosalíaren 'Dolerme'

Musika talde bat: The Budos Band

Liburu bat: 'Atrapa el pez dorado' (David Lynch)

Antzezlan bat: 'Las canciones', Pablo Messiezena

Telesai bat: 'Landscapers' (HBO)

Kultur espazio bat: Edoizein kontzertu (zuzeneko musika)