BILBO. Bi erakundeak batez ere Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako merkatuei zuzenduko zaizkie, eta erakutsiko diete zer abantaila dituzten azpiegituretan eta zerbitzuetan fruta eta barazkiak Europara eta penintsula osora eramateko, errepideko garraioaren ordezko aukera gisa.

2018an, 157.000 tonakoa izan zen fruta-eta barazki-trafikoa Bilboko Portuan, aurreko urtekoa baino % 16 handiagoa. Batez ere ortuariak, tipula, baratxuria, porrua, patata, zitrikoak eta letxuga jaso eta esportatu ziren. Produktu hauen trafikoa hazi da gehien: barazkiak (izoztuak nahiz freskoak), tipula, baratxuria eta porrua, eta banana. Hain zuzen ere, joan den urtean, Boluda Lines ontzi-enpresak Santa Cruz de La Palma eta Bilbo arteko itsasontzi-linea bat jarri zuen martxan, Kanarietako bananak ekartzeko. Edukiontzi hoztuetan iristen dira, eta mota horretako garraioan oso espezializatuta daude bai Boluda eta bai Bilboko Portua.

Berrikuntza eta digitalizazioa

Bilboko Portuak Espainiako iparraldeko kontainer-terminalik garrantzitsuena du, eta portu-sakonerarik handienekoa. Terminala Noatum Container Terminal Bilbaok kudeatzen du, eta 540 entxufe-hartune ditu reefer edukiontzietarako. Gainera, sarbide automatizatua du, eragiketa guztiak, produktu freskoen garraiolariena barne, arintzeko eta sinplifikatzeko.

une horrek, gainera, ro-ro terminalak eta jarduera askotarako terminalak ditu, biltegiratzeko eta banatzeko gune bat, Progeco eta Frioporten gai galkorretarako biltegiak eta errepide eta trenbide bidezko konexio onak.

Mercabilbaori buruz

2018an, 225.259 tona fruta eta barazki pasatu ziren Mercabilbaoren instalazioetatik, aurreko ekitaldian baino % 2,7 gehiago. Kokapen estrategikoa du: Paris-Hendaia-Madril ardatzaren bidegurutzetik oso gertu dago, Kantauriko autobidearen ondoan, eta zuzeneko lotura du autobide-sarearekin. Horri esker, penintsula iparraldeko elikagai-unitate nagusia osatzen dute Mercabilbaok eta Bilboko Portuak, eta ezin egokiagoak dira barazkiak eta frutak inportatzeko eta esportatzeko estrategia modu eraginkorrean eta kalitatez gauzatzeko.

Lehiatzeko abantaila dakarkie kokapen horrek barazki- eta fruta-sektoreko operadoreei, zenbait aldetatik begiratuta: baliabideak, dirua, denbora, azpiegiturak, biltegi logistikoak?