ELAk klima aldaketaren aurkako neurriak eskatu ditu 100 enpresetan
BILBO. ELAk klima aldaketaren aurkako neurriak eskatu ditu 100 enpresetan, besteak beste, Iberdrola, Arcelor Mittal, Smurfit Kappa, Gamesa, Volkswagen, CIE Inyectametal, Cementos Lemona. Sindikatuak kanpaina bat jarri du martxan enpresei exijitzeko klima aldaketa sortzen duten berotegi efektuko gasak murrizteko konpromiso zehatzak har ditzaten.
Krisi klimatiko baten aurrean gaude, eta ez da enplegurik egongo planeta hil batean. Egoerari buelta ematea posible da, lantoki guztietan emisioak murriztu behar dira. Hemendik 2020ra klima aldaketaren aurkako akzio anbiziotsurik gabe, planetari atzera ezineko kalteak eragingo zaizkio. Ez badira neurri zorrotzak berehala hartzen, klima aldaketak pertsona guztiontzat mehatxua izango da, eta lurralde asko ez dira bertan bizitzeko moduan egongo.
Enpresek ere beraien jarduerak klima aldaketara egokitzeko planak egin behar dituzte, plan hauen oinarri berotegi efektuko gasen murrizketa eta trantsizio justurako neurriak izanik.
Horregatik diogu langileok klima aldaketari aurre egiteko akzioaren lehen lerroan gaudela. Enpresariek gure lanpostuak klima aldaketara egokitzea exijitzen dugu. Horregatik ekainaren 26an, klima aldaketaren aurkako nazioarteko ekintza eguna izanik, Euskal Herriko ia 100 lantokitan ELAk enpresariei galdegingo die enpresak eta gure lanpostuak etorkizunean klima aldaketara nola egokitzea aurreikusten duten.
Bai langileek, bai enpresak, segurtasuna nahi dugu, eta klima aldaketak zalantzaz betetako etorkizuna dakar guztiontzat. Langileok eskubidea dugu jakiteko enpresak nola aurreikusten duen emisioak murriztea eta enpresarentzat etorkizun jasangarri bat izatea.
Más en Economía
-
Inspección de Trabajo protesta ante el CGPJ por el “menosprecio” del juez del 'caso Jus Eat-Glovo'
-
Los accidentes laborales se moderan un 2,3% en el Estado a la espera de reformar la ley de prevención
-
Hasta 15 personas por piso: el otro lado de los Sanfermines que indigna a los vecinos
-
Así puede calcular el salario neto si busca recibir un aumento o cambiar de trabajo