Kutxabankek ‘eskolara itzulera’ kanpainako mailegu-muga zabaldu du
Familien eskuetan 40.000 eurora arteko finantzazioa jarriko du, 84 hilabetera arteko amortizazio epearekin
BILBO. Kutxabankek irailaren hasierarekin batera merkatuan ipini ohi duen kanpainaren mailegu-muga zabaldu egin du, familiek udaldiaren ondoren izaten dituzten behar zehatzei erantzun ahal izateko, ikasturtea hastear den honetan.
Kutxabankek aurten aurrez onarturiko maileguak dituzten bezeroen eskuetan 300 eta 40.000 euro arteko maileguak ipiniko ditu, 3 eta 84 hilabete arteko amortizazio epealdiekin. Ohikoa den bezala, maileguok era erraz eta arinean lortzeko modua izango da, bai bulegoetan nola urruneko kanalen bitartez.
Ikasturtearen hasierarekin batera abian jartzen den kanpaina honek azken urteetan hazkunde oso deigarriak izan ditu. Hain zuzen ere, iazko irailean kontratatu ziren maileguen bolumen osoa %28 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, Kutxabanken bezeroek ematen dioten harrera onaren erakusle.
2018an kanpaina honen baitan kontratatu zen finantzazioaren profila honakoa izan zen: 6.000 euroko batez besteko mailegua, 62 hilabeteko amortizazio epealdiarekin.
Finantza eskaintza hau online bankan, banka mugikorrean edo kutxazain automatikoetan kontratatu daiteke, bai eta bulego sarean eta Kutxabanken telefono bidezko bankan ere (901 335 556).
Geroz eta familia gehiagok erabakitzen dute era honetako produktuen abantailak urruneko bankaren bitartez kontratatzea, batik bat telefono mugikorraren bitartez. Aurten gauzatuko diren eragiketa guztien erdia kanal digitalen bitartez kontratatuko direla aurre-ikusten du Bankuak.
Más en Economía
-
España logra 42 millones de fondos UE para carreteras, con un proyecto en Gipuzkoa
-
La cara oculta de Shein: los verdaderos costes de la ropa barata del gigante chino
-
Las villavesas van a la huelga en San Fermín tras negarse la empresa a mejorar su oferta
-
Cientos de personas participan en la marcha contra el cierre de BSH Esquíroz