Síguenos en redes sociales:

Arantzako inauteriak datoz ortzegunetik larunbatera

Larunbat arratsaldean herri kirol saioa eta errifen zozketa eginen dira frontoian

Arantzako inauteriak datoz ortzegunetik larunbateraFoto: Ttipi-Ttapa

ARANTZA - Ortzegun goizean mozorro zuriek Primi ostatuan eginen duten gosariarekin hasi eta larunbat gauerditik aitzinera gorapean izanen den dantzaldiarekin bukatuz, Arantzako inauteriak ospatuko dituzte egunotan.

Ortzegun goizeko 9.00etan Mozorro Zuriek gosaria izanen dute Primi ostatuan. Ondotik, aspaldiko ohoiturari eutsiz, eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete, bizkarrekoak paratzeko Hain zuzen, bizkarrean zintzilika-tzeko xingolak prest izanen dituzte ikasleek. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira akordeoilarien laguntzarekin. Egun guztia baserriz baserri eskean pasako dute. Arratsaldean mozorro besta izanen da eskolan eta gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Ortziral goizean Mozorro Zurien gosaria izanen da Primi ostatuan. Ondotik herrian barna eskean ibiliko dira akordeoilarien laguntzarekin. Eguerdi-arratsaldean Pabloenean bazkalduko dute. Egun osoan eskolako neska-mutikoak ere baserriz baserri puxka-puxka ibiliko dira. Gauean bertso afaria izanen da Aterpean, Jexux Mari Irazu eta Jon Maia bertsolariekin. Ordu berean Emakumeen afaria. Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Agerralde akordeoilariarekin.

Larunbat eguerdian Mozorro Zurien bazkaria izanen da Burlada jatetxean. Arratsaldean herriko ttiki eta gaztetxo mozorrotuen kalejira eginen da. Ilunabarrean Donato Larretxeak prestatutako herri kirol saioa eta errifen zozketa eginen dira frontoian. Gauean Mozorro Zuriek Ekaitza Elkartean afalduko dute eta gauerditik aitzinera Ai Ene musika taldearekin dantzaldia izanen da Gorapean. - A. Arotzena