Síguenos en redes sociales:

Aurkezpena egingo du Alegian Goiener Kooperatibak

Irabazi asmorik gabeko euskal kooperatiba energetiko herritarraren hitzaldia gaur izango da, 19.00etan

Alegia - Goiener Kooperatibak aurkezpen hitzaldia eskainiko du gaur, 19.00etan, Alegiako kultur etxean. Hitzaldi irekia izango da eta gaiaren inguruan informazio gehiago nahi duen orok, bertan izango du proiektua gehiago ezagutzeko aukera.

Goiener irabazi asmorik gabeko euskal kooperatiba energetiko herritarra da. Eredu energetiko berri baten bila, gaur egungo argindar enpresen aurrean alternatiba herritarra aurkezten duena.

Energia elektrikoa gaur egungo beharrizan handienetako bat bihurtu den honetan, herritarrek oinarrizko ondasun horren kontrola berreskuratzea du helburu Goienerrek. Honen garrantziaz jabetzea eta energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatzea dira elkarte honen erronkak. Goienerrek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.

Bazkideak egin Gaur egun 3.078 bazkide ditu Goienerrek. Mozkin asmorik gabeko kooperatiba izanik, lortuko diren etekinak kooperatibara itzuliko dira berriz, eta bazkideak izango dira, mozkin horiek zertan inbertitu erabakiko dutenak.

Azken helburua kooperatibak sorturiko energia kopurua bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, hori guztia energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez. - M.S.S.