Síguenos en redes sociales:

“Tamalez, zaila da ordu erdi baino zaharragoa den liburua eskuratzea”

Hendaian bizi den 72 urteko Maite González Esnal idazle donostiarrak hamaikagarren urtez zuzenduko ditu, aurten, Hondarribiko liburutegiko literatura tailerrak

“Tamalez, zaila da ordu erdi baino zaharragoa den liburua eskuratzea”

hondarribia - Haur eta gazteen euskarazko literatura idazle bezala ezaguna da Maite González Esnal, baina itzulpen ugari ere eginak ditu, iaz argitaratu zuen bere gaztelerazko lehenengo liburua eta horren guztiaren aurretik, kazetari lanetan aritutakoa da. Gaur, idazle lanez gain, aldi berean, Donostian eta Hondarribian irakurketa tailerrak zuzentzen ditu.

Hamaika urte beteko dituzte aurten Hondarribian zuzentzen dituzun irakurketa tailerrek. Nolako bilakaera izan dute denbora honetan?

-Hasi, 2005. urtean hasi ginen, astean behin Cita con el libro izeneko gaztelerazko liburuen tailerra egiten. Bi urte beranduago heldu genion Hi-tzordua liburuarekin euskarazko tailerrari eta beste bi urteren buruan Un sábado, un libro larunbatetako hi-tzorduari. Denbora honetan, Cita con el libro tailerra bi taldetan banatzera iritsi gara, jende asko zegoelako. Guztira, orain arte, 350 pertsonak parte hartu dute tailer hauetan, oso kopuru polita Hondarribia bezalako hiri batentzat, eta 240 liburu irakurri ditugu. Bide polita egin delakoan nago.

Zein da irakurgaiak aukeratzerakoan jarraitzen duzun irizpidea?

-Tailer hauen irizpidea, irakurriko duguna aukeratzeko orduan, literatura unibertsala erreferentziatzat hartzea da. Euskarazko Liburuaren hitzorduan, euskal egileek euskaraz sortutako lanek lehentasuna izaten dute, baina beste edozein hizkun-tzatako egileen lanen itzulpenak ere irakurtzen ditugu. Itzulpen hauek, nire ustez, oso egokiak dira euskara lantzeko, hizkuntza aberastu egiten baitute. Eta gaztelerazko tailerren kasuan, literatura unibertsala jorra-tzea izanik irizpide nagusia, arrazoi berdinarengatik, jatorriz euskaraz idatzitako lanen itzulpenak ere irakurtzen ditugu noizean behin. Aurten, adibidez, urriko Cita con el libro eta Un sábado, un libro tailerretan, Antología de la nueva narrativa vasca irakurriko digu, hainbat egilek idatzitako lan bilduma bat.

Mundu osoko literatura hartzerako orduan, zaila al da zer irakur-tzea aukeratzea?

-Urteak pasa ahala, tailerretan parte hartzen duen jendea ezagutzen joan naiz eta berez, ez da zaila liburuak aukeratzea. Askoz ere zailagoa da aukeratu dugun liburu horren 30, 40 edo 60 ale denda edo banatzaileen bitartez eskuratu ahal izatea. Zoritxarrez, gaur egun, liburu merkatua asko txirotu zaigu. Egile eta lan jakin gutxi batzuek izugarrizko presentzia eta promozioa izaten dute, kalitate handiko beste egile eta lan askoren kaltetan. Zaila da merkatuan ordu erdi baino zaharragoak diren lanen ale kopuru jakin bat eskuratzea, zoritxarrez. Gainera, tailer hauetan liburutegiak doan jartzen ditu liburuak eta parte-har-tzaileek etxera eramaten dituzte. Gero, beste bizitza bat ematen zaie, lagunen artean banatuz edo berrirakurketa egiteko aukerarekin. Eskertzekoa da Hondarribiko Udalak honetan egiten duen esfortzua.

Zer da liburu hauek guztiek zuri eta beste irakurleei ematen dizuetena?

-Euskaraz esan ohi dugu: zenbat liburu, hainbat aburu. Egia borobila da esaldi hau. Tailerretan argi ikusten da norbanako bakoitza irakurle oso pertsonala dela eta bere era propioan jabetu eta identifikatzen dela liburuetako istorioekin. Hortik abiatuta, irakurketaren funtzioa beste norbaiten bizitzan sartu eta arazoak konpontzeko moduak bilatzea da, eta aldi berean, gure buruaz deskantsa-tzen dugu. Aberasgarria da tailer hauetan liburu berdin batek zenbat bizipen eta sentsazio desberdin sor-tzen dituen ikustea.

Zein da Hondarribiko tailer hauetan parte hartzen dutenen profila? Desberdintasunak aurkitzen al dituzu, adibidez, Donostian zurekin elkartzen diren irakurleekin?

-Irakurketa tailer hauetan gehiengoa emakumeak izaten dira,40 urtetik gorakoak. Desberdintasunak daude, hori bai, astean zehar edo larunbatetan etortzen direnen artean, gehien bat lan ordutegiak hala behartuta. Eta ez, ez dago desberdintasunik Hondarribia eta Donostia baten artean. Desberdintasuna pertsonen izaerak eta ogibideak gehiago markatzen dute.

Estatistika guztiek esaten dute emakumeak direla literatura irakurle amorratuenak. Eta gizonezkoak?

-Egon, badaude ere gure tailer hauetan, baina gutxiago. Zeinek daki, agian, zenbait emakumek fikzio literarioan bilatzen duten ihesaldi hori, gizonek egunkarietako kirol atalean aurkitzen oten duten!

Zure Gipuzkoako txokoa. Ulia, nire txikitako jolas lekua.

Mendi bat. Txindoki. Bere figura geometrikoak bertara igotzearen erronka azaltzen digu begietara.

Paisaia bat. Mahastiak udazkenean eta urtaro honetako argia.

Hondartza bat. Pico del Loro, Donostian izanik, lasai eta naturala.

Jai bat. Donostiako estropadak, ukitzen nauen estetika bat dute, are gehiago nesken parte-hartzearekin.

G

ipuzkoatzen