Síguenos en redes sociales:

Tantirudantza jaialdi arrakastatsua Lesakan

Tantirudantza jaialdi arrakastatsua LesakanA.AROTZENA

lesaka. Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak, Udalaren laguntzaz antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen igandean. Herriko Tantirumairu dantza taldeko 90 bat neska-mutikoekin batera, Zumaiako Txori txiki dantza eskola, Getariako Gure Txeru eta Tolosako Udaberri taldekoak aritu ziren. Kalejiren ibili ondotik, herriko dantzariek Zubigainekoa dantzatu zuten Onin errekaren petrilean eta azkenik, talde guztiek jaialdia eskaini zuten plazan. Bazkalondoan, DJ Porrurekin dan-tzatzeko aukera izan zuten ttikiek. Argazkia: A. Arotzena