Orioko arraunlariak, Kontxarako prest
Pasa den ostiralean oriotarrek elkarretaratze jendetsua egin zieten arraunlariei mollan
orio - Kontxako Banderak pizten duen zaletasuna nabaritu zen pasa den ostiralean Orion. Espero gabe, molla jendez beterik eta kolore horiz jantzita aurkitu zuten arraunlariek. “Egia esan, oilo ipurdia ipini zi-tzaigun”, dio emakumezkoen taldeko kide batek, eta gaurkoari begira gehitzen du:“Zazpi segundu hobe izaten da norberaren alde izatea, baina alderantziz denean, zaila ikusi arren ez da ezinezkoa”. Kontxako bandera etxera eramateko lehian izango dira eta herri osoren indarra eta ilusioa senti zezaten, elkarretaratze jendetsua egin zitzaien ostiralean, bai beraiei, baita gizonezkoen taldeari ere. Hauek ez dira Ohorezko Txandan arituko, baina herriaren harrotasunagatik egingo dute arraunean lehenengo txandan. Ziur ostiraleko estanpa gaur Kontxako Badian izango denaren aurrerapena besterik ez zela izan. - N.O.
Más en Navarra
-
Instan a la ciudadanía a adelantar 30 días su próxima ITV
-
6.327 personas han votado ya para elegir el cartel de Sanfermines 2024
-
Concesión de una parcela en Lezkairu que acogerá el Instituto de Agrobiotecnología (IDAB)
-
Homenaje a Herminia León Ruiz, vecina centenaria de la calle Artajona de la Txantrea