urdazubi - Arkupeak jubilatu eta pentsionisten elkarteak azken urteetan aski errotutako Euskal kantuen eguna antolatu du aurten ere. Martxoaren 21ean izanen da hitzordua, Dantxarineako Otxondo Jatetxean. Bertan, ber-tzeak bertze Erramun Martikorena ariko da kantari. Egitarauari dagokionez, autobusen herri desberdinetaatik autobuses joanen dira eta 12.00etan Dantxarineako merkataritza guneak ikusteko aukera izanen da. 13.00etan bazkaria izanen dute Otxondo Jatetxean eta ondotik Joxe Anjelekin eta Erramun Martikorenarekin kantaldia. Ondotik Guateke taldearekin dan-tzaldia izanen da. Autobusak 20.30ean abiatuko dira etxerantz. Izena emateko, bakoitzak bere herriko ordezkariari erran beharko dio, gaur, bihar edo etzi. 40 euro gostako da bazkideendako eta bazkide ez direnendako 43 euro. - F.A.G.