Lanbide eskola berriranzko bidean urrats berria
Oronozko bidezainen gibeleko aldeko lurren kalifikazio aldaketa onartu du Udalak
oromnoz - Baztan-Bidasoko lanbide eskola berria egin ahal izateko Oronoz-Mugaireko bidezainen gibeleko aldeko lurren kalifikazio aldaketari behin behineko onespena eman zion Baztango Udalak joan zen ortzegunean. 27.000 metro koadro hartzen duten lursailak zerbitzu publikoetarako dotaziotarako kalifikatzea onartu zuen, orain arte kontsolidatu gabeko hiri-lurrak eta lurzoru urbanizagarriak baitziren. Orain, Nafarroako Gobernuari dagokio behin-betiko onespena ematea.
Onartutako txostenean aipatzen denez eskola berriak eraikitako bolumenaren erdia beheko solairua gehi bi izanen du eta gainerakoan behekoa gehi bat. Lehenengo kasuan teilatuaren hegalera gehienez 10 metroko altuera izanen du eta bigarrenean 7. Teilatuak maldan izanen ditu, bertako ohiko ereduari jarraikiz. Gainerakoan, 27.000 metro koadroko lur zatian garraio publikoz aldatzeko tokia egitea aurreikusten da, hau da, interkanbiatzailea.
Aipatu lurren jabea Nafarroako Gobernua da, nahiz usufruktua artzapezpikuarena izan. Hortaz, proiektuarekin aitzinera egiteko, lurren kalifikazio aldaketa onartuta artzapezpikuari lur horien usufruktu eskubidea desjabetu beharko dio Gobernuak. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Las ausencias también le sirven a UPN y PP para tener mayoría en Estella-Lizarra
-
Segunda edición del Taller de Empleo del Ayuntamiento de Tafalla
-
Los vecinos de San Juan/Donibane, en contra del Civivox del antiguo edificio de Telefónica
-
Una cervecería artesanal abre sus puertas en el Soto de Lezkairu de Pamplona