Síguenos en redes sociales:

Etxeko langileak balorean jartzeko kanpaina positiboa

Etxeko langileen lan baldintzak aztertu eta formazio saioak hartu dituzte 20 lagunek

elizondo - Baztango udalak eta Bidelagun elkarteak, etxeko lanetan ari diren pertsonen inguruan sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri zuen joan zen abenduan. Orduz geroztik, honen inguruan ekintza desberdinak antolatu dituzte. Lehenik eta behin sektore honetan lanean ari diren pertsonekin bildu eta hauen beharrak zeintzuk ziren aztertu ziren.

Bilera hauen ondorioz, eta planteatutako beharrak aztertu ondoren, ekintza desberdinak antolatu dira, alde batetik, etxeko langile bezala aritzen diren pertsonen lan baldintzen inguruko eskuorria egin eta Baztango etxe guztietara banatu zen. Eta bertzetik, etxeko lanetan aritzeko interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatu dira.

Guztira 5 saio desberdin burutu ditzute: oinarrizko erizaintza, oinarrizko sukaldaritza, euskara, etxeko tresnen erabilera eta azkenik, lan eskubideen inguruko saioa.

Formakuntza saio hauetan 20 pertsonek parte hartu dute eta gizarte zerbitzuetatik balorazio positiboa egin dute. Azkeneko saioaren ondotik, saioetan parte hartu zutenei ziurtagIriak banatu zizkien Joseba Otondo Baztango alkateak. - F.A.G.