Oiartzun - Udaberri Kultura antolatu du Oiartzunek ekitaldiz betetako hilabete batekin. Maiatzean zehar musika, antzerkia, Sagardo Eguna eta Euskal Jaia izango dira, besteak beste.

Egitaraua gaur bertan hasiko da Elkartasun egunarekin. Azoka, lasterketa solidarioa eta bazkari solidarioa egongo dira Madalensoro pilotalekuan. Bihar bi oiartzuarrek, Begoña Bergaretxe eta Manuel Cendoyak, organo kontzertua eskainiko dute San Esteban elizan 12.45ean hasita.

Hurrengo astebururako Soinueneak bi ekitaldi antolatu ditu. Honela, maiatzaren 11n udaletxeko areto nagusian Udaberriko Kon-tzertua izango da eta igandean 12.00etan Herri Musikaren Eskolako ikasleekin kalebuelta burutuko dute.

Maiatzaren 17, 27, 29 eta 31n, aldiz, Oiartzungo ikastetxeetako gazteen antzerki taldeen emanaldiak egongo dira udaletxeko areto nagusian.

Maiatzaren 23 eta 24ean Ibargain musika eskolak bere ikasleekin bi emanaldi antolatu ditu udaletxeko areto nagusian. 23an 15.15etik gaztetxoen emanaldiak izango dira eta 24ean 19.30ean bakarlarien eta instrumentu taldeen kontzertua en-tzuteko aukera egongo da.

Maiatzaren 25a egun handia izango da egun osoz Euskal Jaia ospatuko delako eta 18.00etan Sagardo Eguna hasiko baita Doneztebe plazan. Gainera, Ibargain ikastolak ikasturte bukaerako festa ospatuko du Elorsoron 19.00etatik aurrera.

Soinuenearen ikasturte amaierako festa 26an izango da 12.00etan plazan, eta Abaraxkakoa, aldiz, 31n 17.00etan kontzejupean. - A.M.