zaldibia - Proba berria izateaz gain, sari berezi bat ere izango da edizio honetan. Imajinazioa ez zaie falta izan Zaldibiako mendi lasterketako probako antolakuntzako kideei eta horregatik, Euskaber arrautza enpresak ez ohiko saria banatuko du larunbat honetan. Hala izango da dinamika: lasterketa luzea egin behar duten korrikalariei aukera emango zaie proba hasieran arrautza bat hartzeko. Honek zenbaki bat izango du eta korrikalariak bere dortsalean daraman zenbakiaren berdina izango da, beraz, identifikatzeko erraza izango da.

Parte hartzen dutenentzako helburua Gaztelu mendi puntara arrautza gainean dutela iristea izango da, hautsi gabe, noski. Arrautza ez da egosita egongo, eta kontuan izanda bide horretan nahiko gora-behera daudela, eta produktua bera hauskorra izanik, ez da lan makala izango parte hartzaileentzat Gazteluko tontorrera iritsi eta gainera arrautza osorik aurkeztea. Hori egitea lortzen duen lehen emakumezko eta gizonezkoarentzat banatuko dute saria eta urte osorako Euskaber arrau-tzak doan jasotzea izango da lortuko duten ordaina.

Erronkak zailtasuna edukiko du, Gaztelura iritsi baino lehen jaitsiera dezente daudelako, eta antola-tzaileen hitzetan, “ziur arrautza dezente hautsiko” direla beheraka egiten duten zati horietan. Hala ere, “joko” berezi honetan parte har-tzeko deia egiten dute eta korrikalariei animatzeko gonbita zabaldu diete. Idatziz erraza badirudi ere, ziur arrautza bat baino gehiago gelditzen dela bidean Gaztelura iritsi baino lehen. - M.A.