erratzu - Ekaina bukaera eta uztaila hasieran ospatu zituzten San Pedro bestak Erratzun, eta azken urteetan egin ohi duten gisara, udazkena behar den bezala hasteko errebestak ospatuko dituzte. Bihar, egun osoko egitaraua izanen dute. 11.00etan poteoa eginen dute herrian barrena, eta gero, 14.30ean aurten herriak erosi duen karpan elkartuko dira, zikiro-jatean. Ederki bazkaldu ondoren, kantuan eta dantzan ari-tzeko aukera izanen dute, bere horretan, Hauspolariek taldearen eskutik. Arratsean, berriz, 23.00etan Yurrouz Brothers DJak hartuko du musikaren lekukoa. - F.A.G.