Euskara ikasteko diru laguntzak
Burututako euskara ikastaroen truke emanen ditu Baztango Udalak
Euskara ikasteko dirulaguntzak banatuko ditu aurten ere Baztango Udalak. 2019-?2020 ikasturtean euskaltegi batean euskara Ikastaroren batean matrikulaturik egon eta haren matrikula ordaindua dutenei bideraturiko laguntzak dira, eta Baztanen, guttienez urtebetez erroldaturik dauden 16 urtetik goitiko pertsonek jaso ahal izanen dituzte. Matrikula gastuetarako laguntza ematea da helburua. Laguntzak jaso ahal izateko %80ko asistentzia bermatu beharko da. Dirulaguntza hauek banatzeko Udalak 8.000 euroko aurrekontua erabiliko du. Urtean 5.000 euro baino guttiagoko diru-sarrerak dituztenei matrikularen %100a ordainduko zaie, beti ere 420 euroko muga gainditu gabe. Gainontzekoen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da.
Temas
Más en Navarra
-
La Cuesta de Beloso se cerrará parcialmente al tráfico el viernes para analizar y sellar las grietas en la calzada
-
La inesperada pedida de mano que sorprendió a todo un circo en Pamplona
-
Éxito de participación en el VIII Festival de Trombón de Peralta
-
Andosilla denuncia múltiples robos en campos y viviendas