Duela bi urteko parte hartzearen parekoa izanen du Baztanen gaur abiatzen den Euskaraldiak. Dagoeneko ailegatu da iazko kopurura (1.067), eta oraindik azaroaren 24ra arte eman daiteke izena. Norbanakoei 63 Arigune ere batu behar zaizkie. Euskaraldia hasteko, gaur 19.00etan Iruritako Gizarte Bilgunean Ez dok ero antzezlana ikusteko aukera izanen da eta gonbidapenak 18.30etik aitzinera banatuko dira.